Firmak, hidrokarburoen enpresarekin batera lan egin du soluzio digitalen aplikazioan
TIC Ibermática zerbitzuen enpresak hidrokarburoen Galp konpainiarekin kolaboratu du, gasa banatzeko prozesuaren kudeaketa sistema sinkronizatze aldera.
Zehazki, Ibermáticak, Ibercloud deituriko bere cloud plataformari, ‘Introgas’ aplikazioa txertatu dio, dagoeneko Galp-ek Espainian dituen ontziratutako gasaren banatzaile eta azpi-banatzaile ofizialen sareak erabiltzen zuen horretan.
Programa honen ahokalekua Ibermática plataforman, hardware azpiegitura konplexuren beharrik gabe, sarbide puntu bakarrean osotutako funtzionaltasun guztietara, azkar eta kostu txikian sartzea ahalbidetzen du, beti ere “software zerbitzu gisa” modeloari esker, enpresa gipuzkoarraren ohar baten arabera.
Kudeaketa oso batez gain, metodo berri honek, instalaziorako eskaerak egitea edo eskaerak jasotzearen konfirmazioa bezalako betebeharrak automatizatzeko aukera eskaintzen die banatzaileei. Programak gainera, banaketa modu optimizatuan egiteko ibilbideak sinkronizatzen dituen sistema bat du.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?