Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 maiatza, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

F2P CAMPUS Vitoria-Gasteiz campusak naziorteko hiru aditu ezagun hartu ditu Mentore gisa

Arabako hiriburuan uztailetik urrira bitarte egingo den campuseko mentoreen klaustroak 15 espezialista biltzen ditu jada free-to-play jokoen diziplina guztietan

Arabako hiriburuan uztailetik urrira bitarte egingo den campuseko mentoreen klaustroak 15 espezialista biltzen ditu jada free-to-play jokoen diziplina guztietan. Nazioarteko zenbait taldek interesa agertu dute jada Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimen honetan parte hartzeko beren hautagaitza aurkezteko.

F2P Vitoria-Gasteiz Campusa da munduan antolatzen den Free-to-Play (F2P) bideojokoen lehenengo campus-azeleratzailea, Eusko Jaurlaritzaren bultzadaz eta Basquegamek antolatuta Arabako Foru Aldundiaren eta hiriko udalaren laguntzarekin, eta espezializatutako mentore garrantzitsuak hartu ditu bere klaustroan, parte hartuko duten taldeei beren esperientziaren ekarpena egin diezaieten. 15 dira jada Arabako hiriburura bertaratuko diren estatuko eta nazioarteko adituak, eta etorriko direla berretsi dutenen artean free-to-play bideojokoen industriaren 3 pisu astun nabarmentzen dira: Kim Krogh, Sangpil Moon eta Eugene Yailenko. Bestalde, nazioarteko zenbait taldek ere parte hartzeko duten interesa agertu dute, eta antolakuntzak erabaki du eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 31ra arte zabaltzea, interesdun guztien gestioak errazteko.

 

Bakoitza bere arloan, mundu osoan erreferentzia diren espezialistak ditugu Gasteizera bertaratuko diren 3 mentore berri horiek. Malmotik (Suedia) Kim Krogh etorriko da, 20 urtetik gorako esperientzia duen diseinatzaile, produktore eta estudioko espezialista. King-en Estudioaren egungo zuzendaria da, eta beste zenbait proiektutan ere parte hartu du, hala nola IO Interactive eta ITE proiektuetan. Bestalde, free-to-play jokoetarako data-driven game design arloko espezialista ospetsua da Sangpil Moo.

Cogoo-ren sortzailea eta CEOa da, eta Global Game Operations and Marketing-eko zuzendaria izan zen Devsisters-en. Produktorea ere izan da Nexon Amerikan. Azkenik, F2P bideojokoetan espezializatutako disenatzaile ezaguna dugu Eugene Yailenko. Diseinatzaileburu izan da, adibidez, “Pudding Monsters”, “Cut the Rope 2”, “King of thieves” eta “C.A.T.S.: Crash Arena Turbo Stars” lanetan, guztiak ere Zeptolab-en garatutakoak.

 

Aurkezpena Bartzelonan
Estatuko eta nazioarteko aditu berriak hartzeaz gain, F2P Vitoria-Gasteiz Campusaren antolakuntza bere sustapen-lana indartzen ari da free-to-play bideojokoen arloan erreferentzia diren erakundeen bidez, sare sozialen bidez, baita zuzeneko ekitaldien bidez ere, hala nola Bartzelonan apirilaren 25ean izandakoaren bidez, zeinean 30 lagunek inguru parte hartu baitzuten. Kataluniako hiriburua estatu osoko bideojokoaren industriaren guneetako bat da, eta “A pint of Game Analitycs” izenburupean, campuseko zuzendari Jon Beltran de Herediak eta Raúl Herrerok bertaratuko guztiei azaldu zizkieten lehenengo edizio honen xehetasun guztiak, Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoaren instalazioetan hasiko den edizioarena, hain zuzen ere. Kataluniako hiriburuaren Canòdrom egoitzan ere aurkeztu zuten maiatzaren 11n campusa.

F2P Vitoria-Gasteiz Campusean parte hartzeko eskaera guztiak jasotakoan, erakunde antolatzaileek osatutako ebaluazio-batzorde batek hautatuko ditu proiektu onenak, eta ekainaren erdialdera iragarriko dira hautatutako taldeak.
Beren hautagaitza aurkeztu nahi duten guztiek webgune ofizialaren bidez egin dezakete: www.f2pcampus.com

www.f2pcampus.com

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 20 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
19 abendua, 2024 Ekintzailetza
BIC Bizkaiak 10. urteurrena ospatzen du 65 enpresa garatu, 500 lanpostu sortu eta 175 milioi euroko fakturazioarekin
Irakurri gehiago
POLYKEY 17 abendua, 2024 Ekintzailetza
Polykey-k soluzio polimerikoak eskaintzen ditu etorkizun jasangarriago baterako
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 13 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
11 abendua, 2024 Ekintzailetza
Aglaya Virtualek mundu birtualak demokratizatzen ditu mota guztietako konpainia eta enpresentzat
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak