SEO eta SMO posizionamenduari buruzko lehen pausuak.
Ikastaro honetako parte-hartzaileek SEO (Search Engine Optimization) eta SMO (Social Media Optimization) sistemen oinarrizko alderdiak ezagutuko dituzte posizionamendu-prozesu estrategiko baten zati bezala, zeinari esker beren webguneetara erakarriko baitituzte bezeroak, eros dezaten edo erreserbak eta harpidetzak egin ditzaten.
Helburua
- Jakitea zeintzuk diren bilatzaileek, bereziki Googlek, webgune bat posizionatzeko edo, alderantziz, zigortzeko kontuan hartzen dituen alderdiak.
- Ulertzea posizionamendua bezeroari orientatutako etengabeko estrategia dela.
- akitea zein garrantzi duen SMO-k (Social Media Optimization ) gure posizonamendu estrategian.
- Jakitea zein tresna eta metodologia dauden SEO eta SMO gure negozioa sustatzeko ekintzetan sartzeko.
Edukia
- Sarrera. Zergatik da beharrezkoa bilatzaileetan posizionatzea?
- Bilatzaileetan posizionatzea. Jarraitu beharreko urratsak.
- Nola lortu gure webgunea bilatzaileentzat indexagarri izatea.
- Hitz gakoak identifikatzeko estrategiak.
- Esteka bilaketa.
- Irudien tratamendua posizionamenduan.
- Edukiaren garrantzia.
- SMO posizionamenduaren jarraibideak.
Norentzat
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.