Filtra tu búsqueda



Hazinnova 2024

Zure ETEak hobetzeko behar duen laguntza

Hazinnova 2024

Hazi egin nahi duten eta produktu, prozesu, marketin eta antolakuntza arloetan berrikuntzak dakartzaten mikro-proiektuak dituzten ETEentzako doako aholkularitza.

Proiektu berritzaileei aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak zailtasunak suposa ditzazkete enpresa txikieak berrikuntza-prozesu horiei aurre egiteko eta merkatuan lehiakorrak izaten jarraitzeko.

Oztopo hori ezabatzeko sortu zen doako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua da Hazinnova, lana antolatzeko modu berriak edo zure enpresaren produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berrien ezarpena errazteko. Horrezkeroz, Hazinnova zure ETEarentzat berrikuntzarako ate berri bat da.

Berrikuntza txikiei esker hazten dira gure produkzio-prozesuak eta gehiago nahiz azkarrago saltzen dugu.


Berritu fabrikazioan, logistikan, merkaturatze-prozesuan eta administrazio eta finantza kudeaketan. Has zaitez orain eta hazi.

Epeak

Hasiera data: 2024-04-09

Amaiera data:
2024-10-24, 23:59retan

Zer eskaintzen du?

Hazinnova-k eskaintzen dizu

Doako 50 ordu aholkularitza espezializatuan.

Hazinnova eragile baten laguntza izatea prozesu guztian zehar.

Gutxieneko karga administratiboa duen laguntza programa.

Ikus daitezken emaitzak lortu 3 hilabete igaro baino lehen.

Zertan laguntzen dizu?

Hazinnova lagungarria izan daiteke honexetarako

  • Hobetu zure enpresaren errentagarritasuna.
  • Prozesuen eraginkortasuna optimizatzen du.
  • Gastuak eta entrega-epeak murrizten ditu.
  • Erakundeko pertsonak motibatzen ditu.
  • Merkatu-kuotak handitzen ditu.
  • Bezeroen segmentu berriak esploratzen ditu.
  • Babestu jabetza industriala.
  • Produktu edo zerbitzu berriak diseinatzen ditu.
  • Behar teknologikoak definitzen ditu.

*HAZINNOVAREN helburuak ez dira honakoak: Plan edo azterketa huts bat egitea, ziurtagiria lortzea edo berritzea edo konponbide teknologikoa ezartzea.

Zure ETEak hobetzeko behar duen laguntza

2024 Araudia

Hazinnovak hainbat mikro-proiektutan aholkatuko zaitu, hona hemen batzuk:

Nola optimizatu prozesuak ETEaren produktibitatea, kalitatea, iraunkortasuna eta segurtasuna areagotzeko?

  • Enpresan produkzio prozesua optimizatu eta hobetzea (layout).
  • 5S metodologia ezartzea.
  • Plantako produkzioaren plangintza hobetzea.
  • Lean manufacturing pilotu bat ezartzea.
  • TPM sistema ezartzea.
  • Enpresaren produkzio-kostuak aztertu eta berrikustea.
  • Enpresaren produktibitatea hobetzea.
  • Irtenbide teknologiko berriei buruzko beharrari eta bideragarritasunari buruzko azterlanak, produkzio-prozesuak eta hauen kudeaketa hobetzeko.
  • Ekoizpenaren energia- eta ingurumen-kostuak/inpaktuak (ekoproduktibitatea) nabarmen murriztea dakarten hobekuntzak ezartzea.
  • Aukerak identifikatu eta produktuen birmanufaktura testeatzea

Eskatu aholkularia

Nola handitu zure merkatu-kuota bezeroak ezagutuz eta bere arreta eta leialtasuna erakarriz?

  • Bezero berriak identifikatu eta erakartzea.
  • Bezeroen segmentazioa garatu edo hobetzea.
  • Bezero-zorroaren dibertsifikazioa.
  • Enpresa hazi eta hedatzeko mekanismoak eta estrategia garatzeko euskarria identifikatzea.
  • Barne-mailako merkataritza-estrategia definitzea.
  • Enpresaren marketin- eta salmenta-estrategia definitzen laguntzea.
  • Produktuen merkaturatzea hobetzea.
  • Bezeroengana iritsi ahal izateko sustapen kanal berriak ezartzea.
  • Markaren posizionamendua hobetzea.
  • Bezeroen fidelizazioa.

Eskatu aholkularia

Nola areagotu kudeaketaren bidez pertsonen konpromiso eta motibazioa?

  • Enpresako langileen motibazioa eta inplikazioa hareagotzea.
  • Langileen arteko lan-giroa hobetzea.
  • Taldeko pertsonen arteko komunikazioa hobetzea.
  • Lanpostu bakoitzaren funtzio eta erantzukizunen definizioa eta diseinua.
  • Lanpostuen balorazioa.
  • Ordainsari-sistemak berrikustea.
  • Prestakuntza-ibilbideak eta lan-ibilbide planak zehaztea.
  • Lan-giroari buruzko inkestak garatzea

Eskatu aholkularia

Nola hobetu enpresaren ekonomia- eta finantza-kudeaketa bere errentagarritasuna kontrolatzeko?

  • Adierazleak aztertu / aginte-koadro bat sortzea erabakiak hartzeko prozesua hobetzeko asmoz.
  • Enpresaren errentagarritasuna eta kostuen kontrola hobetzea.
  • Enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa hobetzea.
  • Enpresetan kostuen analisia egitea.
  • Plangintza: etorkizuneko planek eurotan duten eragina eta ekonomia- eta finantza-orekaren azterketa hainbat egoeratan.
  • Kostuak eta tarifak kalkulatzeko irizpideak berrikustea.
  • Aurrekontuak eta salmenta-prezioak kalkulatzeko tresnak.
  • Diruzaintza, likidezia, kaudimena eta zorraren birfinantzaketa kudeatzea.
  • Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta estrategikoa nabarmen hobetzeko aukera ematen duten konponbide teknologiko berrien bideragarritasun eta beharrizana aztertzea.

Eskatu aholkularia

Nola berdiseinatu administrazio-prozesuak enpresen eraginkortasuna hobetzeko?

  • Enpresaren barne administrazio-prozesuen berrikuste eta hobekuntza.
  • Proiektuak eta lana kudeatzeko eredu berriak ezartzea.
  • Barne-kudeaketa automatizatu eta hobetzeko konponbide teknologiko berrien beharrizan eta bideragarritasuna aztertzea.
  • Barne komunikazioa hobetu, lan-prozesu arinagoak garatzeko.
  • Ingurumen arloko iraunkortasuna eta errentagarritasuna areagotzeko konponbide teknologikoen bitartez egindako prozesuen optimizazioa.

Eskatu aholkularia

Nola sartu merkatu edo sektore berri batera eta nola bideratu enpresaren marketina segmentu geografiko edo bezero-segmentu berrietara iristeko?

  • Sektore edo/eta lurralde berri bateratz dibetsifikatzeko estrategia bat garatzeko merkatu prospekzioa.
  • Produktu bat edo produktu sorta berri bat merkaturatzeari buruzko analisia. Merkatu potentzialen lehenestea.
  • Merkatu berrietan negozio-garapena areagotzeko eta produktu/zerbitzu berriak merkaturatzeko planak.
  • Merkatu berrietan sartzen lagunduko duten marketin-estrategiak ezartzea edo egokitzea.
  • Produktuek merkatuan eduki dezaketen harreraren inguruan kontsumitzaileekin kontrastatzea.
  • Online marketineko, online salmentako eta e-commerce-ak sustatzeko estrategia garatzea.
  • Merkatu berrietan irtenbide berdeen eskariak izan dezaken arrera aztertu eta posizionamendu berde baten bitartez merkatu hauetara gerturatzea.

Eskatu aholkularia

Nola identifikatu eta ezarri produktu mailako konponbideak negozio-bolumena handitu ahal izateko?

Eskaintzen dituzun produktu eta zerbitzueak nabarmen hobetzea.

  • Eskeintzen dituzun produktu eta zerbitzuen aztertzea, aukera berriak identifikatzeko.
  • Produktuak aztertu eta langileek egin ditzazketen hobekuntzak identifikatu.
  • Produktuan funtsezko hobekuntzak ezartzeko behar teknologikoak definitzea.

Produktu eta zerbitzu berrien diseinua.

  • Merkatuaren azterketa (lehiakideak, bezeroen beharrak, legedia, iraunkortasuna, etab.).
  • Produktu berri potentzialen ideia eta kontzeptualizazioa.
  • Bezero potentzialekin produktu edo prototipo ideiak lantzea.
  • Produktu berrien garapenerako behar teknologikoak definitzea.
  • Ondasunak saltzetik zerbitzu-eskaintzara (serbitizazioa) egin daitezkeen trantsizioen azterketa eta definitzea.

Jabetza industrialaren kudeaketa

  • Egindako inbertsioak nazioarte mailan errentagarri egiteko (EPO eta PCT patenteak eta marka komertzialak eta europar diseinu industrialak) kudeaketa patente, marka komertzial eta diseinu industrialei dagokienez.

Eskatu aholkularia

Nola hobetu hornidura-katea, gastuak eta entrega-epeak murrizteko edo bezeroarenganako zerbitzua hobetzeko?

  • Eskariaren kudeaketa hobetu. Eskariaren ezaugarriak zehaztu, alerta-sistema eta salmenta-aurreikuspena kudeatzeko sistema bat definituz. ERP (*) bat ezartzea edo beste bulegotika-tresnak batzuk garatzea.
  • Izakinen hornidura eta kudeaketa. Izakinak murriztea, zerbitzu-maila eta stock-hausturak hobetzea, eta edukitza- eta logistika-kostuen murrizketa.
  • Biltegi kudeaketa. Produktibitatea, biltegiaren fidagarritasuna eta ematen diren gorabeheren hobekuntza, biltegiko layout-a eta prozesuak berdiseinatzea, etengabeko inbentarioa garatzea eta biltegiratze- eta mantentze-elementuei buruzko aholkularitza ematea. ERPan ezartzea (*).
  • Banaketa eta garraioa. Egungo logistikaren alternatibak eta banaketaren kostu logistikoa aztertu eta hobetzea, baita 3-4 PL azpikontratatzea.
    Kostu logistikoak eta hauek marjinan duten eragina neurtzea, hobekuntza ekintza-plana garatuz.
  • Erosketen kudeaketa. Erosketa-prozesua berdiseinatzea, negoziatzea eta erosketen ABC adierazleen bidez aztertzea. ERPan (*) ezartzea edo beste bulegotika-tresna batzuk garatzea.

Eskatu aholkularia


(*) Parte hartzen duten enpresen informazio-sisteman edo ERPan lan-prozedura berriak abiaraztea edo/eta sistema hauek hobetzeko proposamenak garatzea eta biltegi kudeaketa sistemei buruzko (WMS); eskaria, plangintza eta hornikuntzari buruzko (SCM) eta kostu logistikoak (ABC) kudeatzeko irtenbideei buruzko aholkularitza teknologikoa.

Norentzat da?

Berrikuntza mikroproiektuetarako aholkularitza espezializatu bila zabiltza?

5 pertsonako edo gehiagoko plantillak dituzten eta Euskadin kokatuta dauden enpresak, industria-jarduerak, industriari lotutako zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioen gizartea, logistika eta handizkako merkataritza garatzen dituztenak.

Enpresek 2 mikroproiektu egin ditzakete gehienez, eta mikroproiektu horiek gorago aipatutako 8 tipologietakoren batekoak izan behar dute.

Industria:

· Manufaktura-industria
· Erauzketa-industriak

· Energia-hornidurak
· Uren eta hondakinen kudeaketa

Zerbitzuak:

· Industriari lotutako zerbitzuak
· Finantza-jarduerak
· Telekomunikazioak
· Handizkako merkataritza
· Garraioa
· Biltegiratzea

· TIC
· Aseguruak
· Edizioa
· Arkitektura
· Publizitatea

Esperientziak

Euskadiko enpresa txikietan berrikuntza sustatzeko Hazinnova Programaren 2023. edizioaren emaitzak

517

proiektu onartu ziren.

367

enpresa parte-hartzaileak.

2.247.000 €

onartutako aurrekontuetan.

Enpresek 8,82ko batez besteko nota eman diote Hazinnova programari

Hazinnovaz baliatzea oso erraza da

Proiektuaren fase guztietan zehar 50 orduko doako aholkularitza eta agentearen laguntza eskaintzen dizugu.

1_

Agentea

Egiaztatu zure enpresak parte har dezakeela eta aukeratu eskaeran laguntzeko agentea.

2_

Beharra

Identifikatu eta zehaztu zure beharrak zure agentearekin.

3_

Definizioa

Definitu ezazu berrikuntza mikroproiektua zure agentearekin eta esleitutako aholkularitzarekin.

4_

Ezarpena

Jarri martxan zure mikroproiektua.

5_

Emaitzak

Exekutatu zure proiektua 3 hilabetean.

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Ez, Hazinnova gauzazko laguntza da, zeinaren bidez enpresa onuradunari aholkularitza espezializatu eta banakoa ematen zaion proiektua egiteko.

Ez. Enpresa aholkularia SPRIk esleituko du, egiten duzun proiektu-motaren arabera. Enpresa aholkulari bana esleituko da gai-arlo bakoitzeko.

Alde biek Lankidetza-hitzarmena eta Memoriaren Proiektua sinatuz, SPRIk emandako formatuan oinarrituz.

Behin eskabidea bidalita, SPRIk aurretiazko berrikuspena egingo du. Datuak falta badira edo dokumenturen bat gaizki badago, zuzenketa-errekerimendua bidaliko da. Eskabidea ondo badago, dagokion aholkularia esleituko da eta enpresari zein aholkulariari horren berri emango zaie. Une horretatik aurrera, enpresak 7 egutegi-eguneko epea du Hazinnovaren aplikazioan Proiektuaren Memoria eta Lankidetza-hitzarmena kargatzeko, alde biek sinatua, enpresa eta aholkularia. Aholkularia enpresarekin harremanetan jarriko da Memoria eta Hitzarmen horren edukia mugatzeko bilera egiteko.

Behin Proiektuaren memoria eta Lankidetza-hitzarmena kargatuta, SPRIk eskabidea behin betiko onetsi edo gaitzetsiko du. Onesten den unetik, proiektua egikaritu eta lehenengo emaitzak lortzeko epea 90 egutegi-egunekoa izango da, 3 hilabete gutxi gora behera, eta amaierako txostena aurkeztu eta proiektua likidatzeko epea beste 30 egutegi-egunekoa izango da.

Deialdi honetako proiektuak amaitu eta likidatzeko epemuga 2025eko martxoaren 31 izango da.

Bai, beraz, enpresa onuradun berak ezin izango du 300.000 eurotik gorako laguntzarik jaso hiru urtez.

Aldizkarirako esteka

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Egiaztatu zure enpresak Hazinnova programan parte har dezakeen

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Baduzu sarbide-kodea?

Hazinnova Agenteak emandako kodea baduzu, osatu dezakezu zure eskaera-espedientea.

Lotutako laguntzak

Zure Berrikuntza-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu