Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak zibermehatxuetatik babestuko ditu .EUS domeinuak
PuntuEUS Fundazioarekin sinatutako akordio bati esker
SPRI Taldean integratuta dagoen Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa (BCSC) eta PuntuEUS Fundazioa lankidetzan arituko dira mehatxuetatik babesteko nabigazioa eta .EUS domeinuak. Zehazki, bi antolakundeek elkarri lagunduko diote .EUS domeinuetan eragina duten zibersegurtasun-gertakariak kudeatzen eta domeinu horiek babesten. Lankidetza hori finkatzeko akordio bat sinatu da, elkarrekin identifikatzeko gehienbat Euskadin eragiten duten zibermehatxuak.
PuntuEUS Fundazioak adierazi duen bezala, “akordio honi esker .EUS Fundazioak alde batera utziko ditu merkatuko konponbide estandarrak, oraintsura arte .EUS domeinuen komunitatea zaintzen zutenak. Tresna propio bat garatuko dugu BSCS-rekin, merkatuko tresnekin lortu ezin den segurtasun-maila lortzeko. Ekimen aitzindaria da, eta horri esker, .EUS munduko domeinu seguruenetakoa izango da”.
2013ko ekainaren 14an ICANNek (sareko domeinuak kudeatzen dituen erakundeak) .EUS domeinua sortzea onartu zuenetik, puntuEUS da euskaren eta Interneteko euskal kulturaren topagunea. Euskal komunitate digitalarentzako aitortza hori posible izan da PuntuEUS elkarteak –gero PuntuEUS Fundazio bihurtu denak .EUS domeinua kudeatzeko– urtetan eginiko lan gogorrari esker.
Iaz 7.000tik gora .EUS domeinu erregistratu ziren, eta BCSCrekin itxitako lankidetza-akordioak erantzuna ematen dio hazten jarraitzeko premia latente bati.
Lankidetza horrek erakusten du, beste behin ere, era guztietako erakundeen arteko lankidetza beharrezkoa dela zibersegurtasun arloko mehatxuei aurre egiteko, eta horixe azpimarratu zuen Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak maiatzaren hasieran Bilbon egin zen NextSecure ekitaldian. Zibergaizkileek gero eta teknika aurreratuagoak erabiltzen dituzte eta elkarren artean antolatzen dira eraso bateratu eta globalak egiteko, halako gisaz non zibersegurtasunaren sektoreko eragile guztien lankidetza estua baita beren lana eragozteko bide bakarra.
Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak aktiboki jarraituko du lankidetza-akordioak bilatzen eta ixten tokiko eragileekin (PuntuEUS fundazioaren kasua), Estatukoekin eta nazioartekoekin. Zentzu horretan, Zibersegurtasunerako Institutu Nazionalak (INCIBE) egingo du BCSC-ren ebaluazio-bisita, bisita horren helburua delarik BCSC FIRST sareko eskubide osoko kide izan dadila zibersegurtasun arloko gertakariei erantzuteko lantaldeen munduko antolakunde handienean.
Lotutako albisteak

Cybertixek Zerolynx integratu du eta ETE-entzako zibersegurtasuneko hornitzaile erreferente gisa finkatu da
Operazio horrek zibersegurtasuneko portfolioa indartu du zerbitzu espezializatuetako bertikal berriekin, hala nola Offensive Security edo Forensicsekin

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez
Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan
Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak
Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra