Bizkaiko Burdinola enpresak bulego berria inauguratu du Perun
Laborategi-proiektuen kudeaketan eta garapen integralean espezializatutako Burdinola konpainiak urrats berriak eman ditu bere nazioartekotze-estrategiaren barruan.
Burdinolak, laborategi proiektuen kudeaketan eta garapen integralean espezializatutako enpresak, urrats berriak eman ditu bere nazioartekotze-estrategiaren barruan, eta ordezkaritza bat ireki du Perun. Konpainiak indartu egin nahi du hazkunde potentzial handiko merkatuetan duen presentzia. Amoroton (Bizkaia) kokatutako Burdinola enpresak 5.000tik gora laborategi-proiektu ekipatu ditu 40 urtetan, eta bere ezaugarri garrantzitsuenak dira bere produktuen kalitatea eta erabiltzailearen segurtasuna. Burdinolak SPRI Taldearen (enpresen garapenerako euskal agentzia) laguntza jaso zuen bere informazio-sistemen segurtasuna garatzeko.
Milagros Lunak zuzenduko du Perun irekitako ordezkaritza berria. Sektorean ezaguna den eta herrialde hartan esperientzia duen profesional honek beteko du proiektu-kudeatzaile kargua, horrela zerbitzu hurbilagoa eskaintzeko eta hango baldintza bereziei egokitua.
Bulego berri honen bidez Burdinolak indartu egingo du Perun duen presentzia, non, hazkunde aurreikuspenen arabera, aukera onak baitaude sektoreko enpresentzat. Burdinolak 1995ean erabaki zuen nazioartera zabaltzea, eta gaur egun buru-belarri ari da horretan, tokian tokiko presentzia indartuz, merkatu garrantzitsuenetan abiarazi eta errotzeko.
Peruko bulego berria Burdinolaren nazioarteko sarean sartuko da, zeinak filialak baititu Frantzian, Italian, Erresuma Batuan, AEBetan (Dubai) eta Beneluxen. Ordezkaritza komertzialak ditu Mexikon, Kolonbian eta Perun, eta presentzia komertzial zabala Espainian, 5 ordezkaritzarekin.
Beste hainbat euskal konpainiak bezala, Burdinolak jakin du bere negozioa eboluzionatzen berrikuntzatik abiatuta. 1978an Amoroton sortu zenean eskolako altzariak egiten zituen, baina berehala ohartu zen urtarokotasunak baldintzatutako negozioa zela. 1985ean laborategiak fabrikatzen hasi zen, eta 1990erako bazeukan konpainiaren mugarri bilakatu zen produktu bat, alegia, sistema modular bat. Gero, 1992an, laborategiak diseinatzen ere hasi ziren, eta 1995ean ekin zioten nazioarteko zabalkuntzari. Une honetan, konpainiak atzerrian dauka bere negozioaren %35, eta %60raino iristea du helburu.
Lotutako albisteak

Koreako automatizazioa eta robotika industriala, aztergai
Basque Trade & Investmentek euskal enpresen eskura jarri ditu Smart Factory + Automation World 2025 ekitaldian egindako bi txosten, Hego Koreako merkatuaren joerak eta aukerak jasotzen dituztenak

Euskadik eta Japoniak lankidetza sendotu dute berrikuntza teknologikoan eta energia berriztagarrietan
Euskadik Japoniako Mie prefekturako ordezkaritza baten bisita jaso du aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetza-arloak esploratzeko asmoz

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin
Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du