Munduko azoka industrialik garrantzitsuenean euskal estrategia publiko-pribatuaren presentzia sendotu egiten da teknologia-zentroen, start-upen, unibertsitate sistemaren clusterraren eta lanbide heziketaren parte hartzearekin.
Basque Industry 4.0 Europako azoka industrialik garrantzitsuena den Hannover Messera itzuliko da, datorren apirilaren 23tik 27ra, eduki berriekin eta estrategia irmo eta sendotuarekin. Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eta Manu Salaverria, Industry 4.0 Gidaritza Taldeko zuzendari exekutiboak gaur eman dituzte ezagutzera Euskadiko standaren xehetasunak: teknologia-zentroek industriarentzat garatutako teknologien adibideak, Bind 4.0 azelerazio programan parte hartu duten start-upak, edota pertsonen prestakuntza 4.0 industriaren esparruan. Iaz Basque Industry 4.0 nazioartean aurkezteko balio izan zuen azokak; aurten berriz, munduko agertokirik onenetakoan bere presentzia sendotzeko baliatu nahi da.
Euskadi bigarren urtez jarraian egongo da Hannover Messe azokan, 4.0 industrian euskal esperientzia nazioartekotzeko estrategiaren esparruan kokatuta. Hannoverrera eramango diren produktu, sistema, programa eta ekimenen aurkezpenak egingo ditu euskal ordezkaritza publiko-pribatuak, 4.0 industriaren arloan enpresek, teknologia-zentroek eta hezkuntza sistemak lortutako aurrerapenak ezagutzera emateko helburuarekin.
Honela, Euskadiko standean antolatutako egitarauan eta azokak antolatutako zenbait forotan, euskal 4.0 industriaren zutabe nagusiak azaltzeko aukera izango da: Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa, Basque Digital Innovation Hub, Bind 4.0 azeleragailu publiko-pribatua, teknologia-zentroen proiektu eta produktuak, 4GUNE – Unibertsitate Sistemako klusterraren xedeak edota Lanbide Heziketa, Batzorde Europarrak erreferentetzat aukeratua izan dena.
Basque Industry 4.0 standa
Basque Industry 4.0 standa, Spriren koordinaziopean, 27.pabilioian kokatuko da, Global Business & Markets deitutako espazioan eta 140 metro koadro izango ditu. Bertan, euskal teknologia-zentroek euren teknologiak erakutsiko dituzte Hannoverren, besteak beste:
Honenbestez, Euskadiko Zientzia eta Teknologia Sareko eragile nagusiak ordezkatuta egongo dira standean.
Bind 4.0 start-upen azelerazio programak toki propioa izango du; programan parte hartu duten start-upetako bi, Innovae eta Irisbond izango dira bertan programaren nondik norakoak azaltzeko eta lehen mailako enpresa industrialekin lan-egitea posible egin duten teknologiak erakusteko:
Honez gain, Basque Industry 4.0 estrategiako zutabe nagusiak sustatuko dira standean, hau da Basque Digital Innovatio Hub-Euskadiko Aktiboen Sarea. Bere helburua da ETE industrialen eskura jartzea, modu erraz eta eraginkorrean, konektatutako aktiboen sarea non fabrikazio aurreratuko azpiegitura, laborategia, software eta gaitasun zientifiko-teknologiko berritzaile eta bikainak dauden.
Euskadiko hezkuntza sistema ere standean ordezkatuta egongo da, alde batetik 4GUNE Unibertsitate Sistemako klusterrarekin eta bestetik Lanbide Heziketarekin.
Aurkezpen programa
Euskadik Young Tech Enterprises foroan hartuko du parte, start-up, ekintzaile, ikasle eta negozio idea berrien bila ari diren inbertsoreei zuzendutako topagunean hain zuzen ere. BIND 4.0 start-upen azelerazio programa izango da aurkezpenaren ardatz nagusi apirilaren 24an, asteartearekin, 17.pabilioian, Spri, Innovae eta Irisbonden eskutik.
Egun horretan bertan, “Euskadi-Méxiko: lankidetza gunea 4.0 esparruan” lan-jarduna egingo da, Gidaritza Taldearen eta Basque Digital Innovation Huben inguruko esperientziak trukatzeko helburuarekin. Hannover Messe azokaren aurtengo edizioan herrialde gonbidatua da Mexiko eta Basque Industry 4.0 standa, stand mexikarren alboan dago. Hurbiltasun hau baliatuko du Euskadik Mexikoko ordezkariekin harremanak izateko, Mexiko baita atzerrian ezarritako euskal enpresa kopuru handiena duen herrialdea.
Halaber, Basque Industry standak hainbat hitzaldi hartuko ditu: teknologia-zentroenak, Bind 4.0 programako start-upenak, 4GUNE unibertsitate sistemarena, TKNIKA Lanbide Heziketaren ikerketa eta berrikuntza aplikatuko Zentroarena eta Euskadiko Zibersegurtasun Zentroarena.
Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak Hannover Messe bisitatuko du apirilaren 25ean, asteazkena; azokan parte hartuko duten euskal enpresekin topaketa bat egiteaz gain, hitzaldia ere eskainiko du Basque Industry 4.0: etorkizuneko fabrikaren estrategiari buruz.
Basque Industry 4.0 standeko aurkezpenen laburpena:
Euskal enpresak Hannover Messen
Hogeitik gora euskal enpresa izango dira Hannover Messe 2018an erakusketari. Hauetako batzuk urtero hartzen dute parte azoka honetan; beste batzuentzat ordea, lehen aldia da, adibidez Goierri Valley, eskualde horretako elkarte-industriala, 50etik gora enpresa biltzen dituena, besteak beste CAF, Orkli, Hine edota Ampo.
Euskal enpresen standak, azokako pabilioi desberdinetan banatuta daude:
3.pabilioia
| Fundiciones Aizpurua Fundigex Gurelan Guivisa |
4.pabilioia
| Arabako Merkataritza Ganbara Bilboko Merkataritza Ganbara Egondo Goierri Valley Laminados Losal Naivan Transformados Metálicos, S.L. Rpk, S. Coop Sisfle |
5.pabilioia
| Bilboko Merkataritza Ganbara Lesol S.A. Plasnor S.A. |
6.pabilioia
| Innovae Augmented Reality Agency S.L. Virtualware 2007 |
12.pabilioia
| Electrotécnica Arteche Hermanos Fanox Electronic Merytronic 2012 Pronutec Uriarte Safybox |
Hannover Messe
Munduko lehen industria-azoka da Hannover Messe eta orain dela 60 urte baino gehiago hasi zen ospatzen. 2018.urteko edizioa apirilaren 23 eta 27 bitartean egingo da “Integrated Industry, Connect & Collaborate” izenburupean eta produktuen digitalizazioa, 4.0 industria eta modu masiboan banatutako energia izango ditu ardatz nagusi. Azoka bat baino gehiago azoka baten:
Informazio gehiago Irekian: http://bit.ly/2uWojrn
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?