Saitec enpresaren teknologia eoliko flotatzailea bidea egiten ari da AEBetan
Euskal enpresa hori Bizkaia International Startup Connection programarako aukeratuetako bat izan da
Saitec Offshore Saitec Taldearen spin-off bat da, 2016an sortua itsas-plataforma eolikoetarako teknologia berritzaile batetik abiatuta. Beren konponbidea, Swinging Around Twin Hull (SATH), 2012an hasi zen garatzen Taldeko I+G sailean eta diseinu guztiz berria du, zeinari esker posible baita kostuak murriztea eta parke eolikoen instalazioa erraztea itsaso zabalean.
“Ikusi genuen teknologia eoliko flotatzailea garapen bidean zegoela eta ordura arteko plataforma guztiak oil & gas sektoreko konponbideetan oinarritzen zirela, non kostuen optimizazioa txikiagoa izan baita historikoki” dio Luis González-Pintok, Saitec Offshore enpresako operazio-zuzendariak, “Saitec taldeak lan zibilen ingeniaritzan duen ezagutza aplikatzen dugu egun eskaintzen ditugun konponbideen kostua murrizteko”.
Bi dira plataformaren elementu berritzaileenak: materiala (hormigoia erabiltzen da altzairua erabili beharrean) eta diseinua (katamaran baten antzeko forma du). Gainera, egiturak ez dira hainbat punturekin finkatzen, baizik eta bakar batekin: “ainguratze-sistema berritzaile bat da, aukera ematen diona plataformari errotazio mugimendua egiteko; horrela, ainguratzearen kostua murrizten da eta instalazio- lanak errazten dira” dio enpresako operazio buruak. Konponbide hori 25 metrotik gorako sakoneretan instalatu daiteke, hau da, orain arteko konponbideek baino aukera gehiago ematen ditu eta %40 murrizten ditu kostuak.
Saitec Offshore izan da Bizkaia International Startup Connection 2018 programarako aukeratuetako bat. Horrek esan nahi du 6 hilabeteko egonaldia egin ahal izango duela Bostongo Cambridge Innovation Center-en, hots, Estatu Batuetako erreferentziazko ekintzaile-komunitate batean, eta aukera izango du orobat bertako azelerazio programan parte hartzeko. “Gure helburua da egonaldi hori aprobetxatzea Estatu Batuetan kokatzeko eta kolaborazioak bilatzea epe ertainean han errotzeko” azaldu du Luis González-Pintok.
Saitec enpresa-taldeak 30 urteko esperientzia du lan-zibilen ingeniaritzan, eta azken urteotan bidea ireki du industria eta energia arloetako ingeniaritza-azpiegituren beste merkatu batzuetan sartzeko. Konpainiak Leioan du egoitza zentrala, eta bulegoak ditu Europan, Ekialde Ertainean, Erdiko Amerikan eta Ozeanian.
Lotutako albisteak

EatAmigo, ostalaritzako eskaerak automatizatzeko AA erabiltzen duen tresna
Gipuzkoako enpresak jatetxeekin, ostalaritza kateekin eta elikagai banaketa enpresekin egiten du lan estatu mailan, eta duela gutxi Mexikon lortu du lehen bezeroa.

Euskadik eta Japoniak lankidetza sendotu dute berrikuntza teknologikoan eta energia berriztagarrietan
Euskadik Japoniako Mie prefekturako ordezkaritza baten bisita jaso du aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetza-arloak esploratzeko asmoz

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

HIMUGI proiektuak mugikortasunean eta garraioan aplikazioak dituen hidrogeno-propultsio sistema bat lortu nahi du
Euskal erakundeen arteko partaidetza eta lankidetza handia du, eta SPRIren Hazitek programaren laguntza ekonomikoa jaso du.

Diseinua, estrategia eta helburua: horrela egiten du lan Dot.-ek, erakundeei aldaketarantz laguntzen dien kooperatibak
Hainbat bulego ditu gaur egun, eta krisi testuinguru batean jaio zen, sortzaileak hainbat eszenatokitara egokitzera behartu dituena.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia