Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 uztaila, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Wattio konpainiak aire girotua sakelakotik kontrolatzeko gailu bat eskaintzen die enpresei

Wattio konpainiak aire girotua sakelakotik kontrolatzeko gailu bat eskaintzen die enpresei.
wattio

Wattio konpainiak aire girotua sakelakotik kontrolatzeko gailu bat eskaintzen die enpresei. Etxe adimendunetarako konponbideetan erreferentea den Wattio enpresak Air aplikazioa merkaturatu du, zeinaren bidez aukera izango baitu etxeetara zuzendutako merkatuan hazteko, lokal komertzial eta bulegoen merkatuko aukerak zabaltzeko eta bultzada bat emateko bere nazioartekotze prozesuari, herrialde beroen merkatuan sartuz.

 

Wattio konpainiak girotze adimendunerako Air gailua merkaturatu du, zeinaren bidez posible baita sakelakoa erabiliz energia aurreztea etxebizitza, lokal komertzial eta enpresa bulegoetan. Produktu honek aukera emango dio etxe adimendunetarako konponbideetan espezializatutako konpainiari beste merkatu batzuetan sartzeko, berdin eskainiko baitie ETEei nahiz hainbat sektoretako (hala nola, energia, ura, telekomunikazioak, aseguruak, banka edo merkataritza) enpresa handiei. Horrezaz gain, aukera bikaina izango du nazioartean zabaltzeko, batez ere herrialde beroenetan (adibidez, Ekialde Ertainera).

Air gailua bateragarria da urruneko agintea duten aire girotu eta bero-punpa guztiekin. Gune anitzeko kontrola eskaintzen du, gailu bat instalatu baitaiteke girotze-ekipamendu bakoitzean, horrela kudeaketa integrala lortuz.

Wattio konpainiaren teknologiak hainbat funtzionaltasun dakartza berekin: eszenatoki automatikoak, egutegi bidezko automatizazio pertsonalizatua, denbora errealean eginiko jakinarazpenak eta erabilpenari buruzko historikoak. Informazio horri esker aire girotua denbora gutxiagoan egongo da martxan.

Lainorako konexioa oso segurua da, VPN pribatu bidez egiten baita, domotikako Gate zentraletik. Fog Computing plataformari esker, Air aplikazioak berdin funtzionatzen du Interneterako konexioa erortzen bada ere, eta girotzeak programatuta zegoen bezala jarraitzen du funtzionatzen.

Wattio konpainiak IFTTT zerbitzuaren bidez eskaintzen duen bateragarritasunari esker, posible da, besteak beste, aire girotua ahots bidez kontrolatzea. Aplikazioa bateragarria da 360tik gora marka eta dispositiborekin, eta hori balio erantsi handia da eta funtsezkoa, gainera, etxe konektatuaren esperientzia hobetzeko. IFTTT zerbitzuak funtzionaltasun gehiago ere eskaintzen ditu, adibidez, geo-lokalizazioa eta eguraldiaren iragarpena integratzea aire girotuaren erabilpenean.


+info: www.wattio.com

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 20 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
19 abendua, 2024 Ekintzailetza
BIC Bizkaiak 10. urteurrena ospatzen du 65 enpresa garatu, 500 lanpostu sortu eta 175 milioi euroko fakturazioarekin
Irakurri gehiago
POLYKEY 17 abendua, 2024 Ekintzailetza
Polykey-k soluzio polimerikoak eskaintzen ditu etorkizun jasangarriago baterako
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 13 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
11 abendua, 2024 Ekintzailetza
Aglaya Virtualek mundu birtualak demokratizatzen ditu mota guztietako konpainia eta enpresentzat
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak