Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 Marzo, 2019 Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Euskadiko Zibersegurtasuna ekosistemak agerian utzi du bere ahalmena RSA ekitaldian

«Basque Country: Land of Cyber Opportunities» lelopean, Euskadi zibersegurtasun sektorean ekintzailetzarako toki aproposa dela erakutsi da
Arantxa Tapia sailburua, beste partaidearekin.

 

«Basque Country: Land of Cyber Opportunities» lelopean, Euskadi zibersegurtasun sektorean ekintzailetzarako toki aproposa dela erakutsi da.

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroarekin (BCSC) batera, zibersegurtasunari buruzko 12 elkarte ekitaldira hurreratu dira beren ahalmenak erakuste aldera.

Ekitaldian, 13 estatuko hainbat bertaratutakok parte hartu dute (Espainiakoek ere), bai eta Europako zibersegurtasun erakundeak ere (ECSOk).

 

Euskadiko zibersegurtasun enpresa ekosistemak bere gaitasuna erakutsi du RSA Conference jardunaldian, mundu mailako zibersegurtasunaren inguruan ospatzen den ekitaldi garrantzitsuenetako bat. Ekitaldia San Frantziskon hasi zen martxoaren 4an, eta hilaren 8an amaituko da. Ekitaldian zehar, BCSCk eta Euskadiko zibersegurtasun hainbat enpresak jardunaldi bat antolatu dute, Euskadiko zibersegurtasun ekosistemak duen ahalmena ikusgarri egiteko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua den Arantxa Tapiarekin bat.

 

«Basque Country: Land of Cyber Opportunities» lelopean, agerian utzi da Euskadi zibersegurtasun sektorean ekintzailetzarako toki aproposa dela bertako industria-ekosistemak duen ahalmena dela eta, bai eta Eusko Jaurlaritzak ekimen berriei emandako laguntzari esker ere.

 

Bertaratutakoak Asiatik (Japonia, Taiwan, Qatar eta Israel), Ipar Amerikatik (Estatu Batuak eta Mexiko) eta Europatik datoz. Aipatzekoa da honako pertsona hauen parte-hartzea: S4ren sortzaile Dale Petersonena -munduko ICS (Industrial Control System) zibersegurtasun ekitaldirik nagusiena eta aurreratuena da S4-; RSAko hainbat konferentziako hizlari Riaz Zolfonoon-ena; eta Gartner enpresan azpiegituretarako CIBER ikerketa zuzendari Gorka Sadowskirena.

 

BCSCren zuzendari Javier Diéguezek hasiera eman dio ekitaldiari. Hasierako panelean, aurretik aipatutako hiru hizlariek eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak, Arantxa Tapiak, parte hartu dute.

 

Panel horretan, jarraian, Panda Securityk, Hdiv Securityk, SealPath-ek, CounterCraft-ek, Redborder-ek, Enigmediak eta Alias Robotics-ek ere esku hartu dute. Izan ere, enpresa horiek guztiak profil teknologiko disruptiboa dute, eta Euskadiko zibersegurtasun ekosistemaren ahalmena aipatu dute, adibide gisa.

 

Euskadi, ekintzailetzaren buru zibersegurtasunari dagokionez

Euskadiko zibersegurtasun merkatuari nazioarteko ikusgarritasuna emateko BCSCren estrategiak fruituak ematen jarraitzen du, urte honetako hasieran erakutsi zuen legez. Izan ere, zentroaren zuzendari Javier Diéguez bigarren lantaldearen zuzendarikide izendatu zuen Europako elkarte ECSOk. Izendapen horri esker, Euskadik nabarmentasuna lortu zuen nazioarteko mailan, inbertsiogileak erakartzeko interes foku gisa lekua hartze aldera. Hala, erakutsi da Euskadi eskualde aproposa dela sektore horri lotutako enpresak ezartzeko, non industria-ekosistema indartsuak aukera berriak sortzen laguntzen baitu.

 

Aurreko urtearen amaieran, «Euskadiko zibersegurtasunaren liburu zuria» argitaratu zen, alegia, zibersegurtasunari lotutako eta Euskadin egoitza duten 100 elkarte baino gehiago jasotzen dituen katalogoa. Hala, agerian utzi zen gaur egungo ahalmena, bai eta negozio-aukerak ere.

 

Halaber, aipatu behar dira Eusko Jaurlaritzak bultzatutako beste hainbat ekimen, hala nola, BIND 4.0 programaren hirugarren edizioa merkaturatzea  programa hori startup direlakoek eta nazioartean nagusiak diren enpresek bultzatutako proiektu teknologiko berrien garapenari dago lotuta edo Basque Digital Innovation Hub zibersegurtasunerako gunea zabaltzea azken hori BCSCk egin du, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko kideekin batera.

 

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak