Enpresek eta 4.0 Industriako startup berritzaileek elkar ezagutzeko aukera izango dute 3 networking jardunaldi horietan
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk hiru topaketa esklusibo antolatu dituzte BIND 4.0 azelerazio-programaren markoan, konexioak sortzeko euskal ETEen eta azeleragailu publiko-pribatuan parte hartzen duten startup-en artean. Networking jardunaldi horiek zabalik daude 4.0 Industriako azken konponbide teknologikoei buruz gehiago jakin nahi duten enpresa txiki eta ertainentzat.
BIND 4.0 Open Sessions ekimenak topaketak antolatuko ditu Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan. Lehen jardunaldia martxoaren 28an egingo da BIC Bizkaian, Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkean. Apirilaren 5ean bigarren saioa egingo da Gasteizko Artiumen eta, azkenik, Tabakalerak ostatatuko du Donostiako jardunaldia ekainaren 19an, Emprende 2019 Hitzorduaren barruan. Hiru topaketek helburutzat dute networking espazio bat sortzea euskal ETEentzat eta startup berritzaileentzat.
Jardunaldietan parte hartuko dute 4.0 Industrian oinarritutako konponbide teknologikoak garatzen dituzten Euskadiko, Estatuko eta nazioarteko 30 startup-ek. Enpresa berri horiek lantzen dituzten proiektuak arlo anitzetakoak dira, esaterako, hauetakoak: fabrikazio gehigarria, energiaren kudeaketarako Adimen Artifiziala, prozesu industrialen monitorizazioa, zibersegurtasuna edota Osasun arloko teknologiak. Topaketa horietan, ETE parte-hartzaileek aukera izango dute konponbide horiek hurbiletik ezagutzeko eta industriaren eraldaketa digitalak eskaintzen dituen aukeretan murgiltzeko.
BIND 4.0 Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak bultzatutako nazioarteko azelerazio-programa bat da, non 40 konpainia trakziogilek parte hartzen duten. Azeleragailu publiko-pribatu honen helburua da enpresen eraldaketa digitala sustatzea eta, aldi berean, 4.0 Industriaren arloan berritzaileenak diren startup teknologikoak babestea. Martxan da dagoeneko BIND 4.0 programaren hirugarren edizioa, non 44 proiektu garatuko baitira 32 startup-en eta nazioartean erreferentziazkoak diren 34 enpresaren lankidetzatik abiatuta. Programak 6 hilabeteko iraupena du eta BIND 4.0 programaren laugarren edizioan parte hartu nahi duten konpainia trakziogileek aukera dute izena emateko martxoaren 31ra arte.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?