Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 Marzo, 2019 Berrikuntza Eraldaketa digitala Finantziazioa Nazioartekotzea Zibersegurtasuna Araudia Basque Cybersecurity Center (BCSC) Energia Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

Eusko Jaurlaritzak 435,9 m bideratuko ditu euskal enpresaren lehiakortasuna

Egungo eta etorkizuneko estrategiak bultzatzeko programa berriak
Arantxa Tapia sailburua eta Josu Erkoreka bozeramailea.

Egungo eta etorkizuneko estrategiak bultzatzeko programa berriak

2,5 M euro PYMEetan berrikuntzarako

Renove 4.0 Plana. 4 M euro makineria industriala berritzeko

Autoetarako Renove Plana. 5M gutxiago kutsatzen duten autoak errepideratzeko

INDARTU gehikuntza. 12 M Ezkerraldea eta Oarsoaldea bezalako guneetan enplegua eta industria bultzatzeko

Sailak laguntza-plana osatu du, bere sozietate publikoek kudeatutako programen bidez. SPRIk 33,4 M-ko dirulaguntzak aurreikusten ditu eta EEEk 18,5 M-ko deialdia egingo du

 

Gobernu Kontseiluak, gaur, 2019rako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Diru Laguntzen Plan Estrategikoa onartu du. 2019rako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Diru Laguntzen Plan Estrategikoa 81 jardunbiderekin eta 384 milioi euro baino gehiagorekin abiatzen da (384.034.407 €):

    • Teknologia-arloa: 9 jardunbide. 185.161.067  euro
    • Industria-arloa: 4 jardunbide. 44.968.000 euro
    • Nekazaritza-arloa: 48 jardunbide. 110.893.176  euro
    • Garraio-arloa: 20 jardunbide. 43.012.164  euro

 

Sail honek diru-laguntzak emateko, Plan horretan finkatutakoa bete beharko da eta, edozein kasutan, une bakoitzean aurrekontuak uzten dizkion aukerak hartuko dira kontuan.

 

Plana Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren politiken plangintza-tresna gisa konfiguratzen da, Euskadi 2020 Gobernu Programaren konpromisoen barruan. Plan hau lantzeko, programa horretan eta existitzen diren diruz lagundu daitezkeen programetan zehaztutako interes publikoak aztertu dira, eta Plana indarrean egon den epean eskuragarri zeuden baliabideekin alderatu da. Era horretan, eraginkortasun- eta efizientzia-mailak handitzea bermatzen da, baita jarduketetan gardentasuna indartzea ere.

 

Plan honetan, laburpen gisa, babestu beharreko programak gauzatzeko aurreikusitako kostuen datu globalak identifikatzen dira, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura egituratzen den antolakuntza-unitateekin lotuta.

 

Azkenean Planean, programa bakoitzerako, fitxa bat egiten da. Fitxa horretan, programaren helburuak, ekintzak eta adierazleak —aurreikusitako denbora-egoerari loturik—, zein sektoreri zuzenduta dagoen, diru-laguntzak emateko prozedura, beharrezko aurrekontu-konpromisoak eta finantziazio publikoko ehunekoa biltzen dira.

 

2020ko lehen hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 49.8. artikuluaren arabera egiten den diruz lagundu daitezkeen programen ebaluazioaren esparruan, Planaren betetze-maila ebaluatuko da.  Egindako balioespenak hurrengo diru-laguntzen plan estrategikoa egiteko oinarri gisa balio beharko du.

 

Planaren ardatz eta erronka estrategiko nagusiak:

  • Hazkuntza sendoa, enplegu iraunkor gehiago eta hobearekin
  • Europaren helburuekin bat datorren energia-estrategia bat
  • Eskualde ahulak suspertzea
  • Enpresa-nazioartekotzea
  • Lehen sektore errentagarria, berritzailea eta lehiakorra
  • Mugikortasun iraunkorra eta garraio publikoa
  • Garapen iraunkorrerako azpiegiturak

 

Helburuak ezartzeko eta lortzeko, Planak ondorengo kategoria hauetan taldekatutako hainbat tresna ditu:

  • Gaikuntza teknologikoa eta enpresaren arloko I+G sustatzea
  • Enpresa-berrikuntzaren ekosistema babestea
  • Gaitasunak bateratzea eta lankidetzaren arloan I+G+B sustatzea
  • Gaitasun zientifiko-teknologikoak sortzea
  • Zientzia-, teknologia- eta enpresa-arloetan talentua kudeatzea
  • I+G+Bko sistema zabaltzea eta nazioartekotzea

 

SPRIk eta EEEk laguntza horiek beste 51,9 M gehiagorekin osatzen dituzte

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak markatutako estrategiarekin bat etorriz, atxikitako sozietate publikoek industria eta efizientzia energetikoa hobetzeko eta berriztagarriak sustatzeko dirulaguntzak osatu dituzte.

 

Spri Taldeak 15 laguntza-programa aurreikusten ditu, 33,4 M-an, berrikuntza ez-teknologikorako, nazioartekotzerako, 4.0 industriarako, digitalizazioa eta zibersegurtasuna kontzeptu nagusi izanik, bai eta Renove Industrialdea eta Renove Makineria programak ere.

 

Bestalde, Energiaren Euskal Erakundea ere Sailari atxikita dago, eta 18,5 M euroko laguntzak deituko ditu, eraginkortasun energetikoko inbertsioetarako, berriztagarrien instalaziorako eta mugikortasun jasangarrirako laguntzetarako.

Lotutako albisteak

19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak