Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 Marzo, 2019 Nazioartekotzea AEBak BasqueTrade & Investment Ipar Amerika

Ipar Amerikako 15 Estatu euskal enpresekin  bildu dira inbertsioak atzemateko

Misio honek Ipar Amerikako Estatuen ordezkaritza handiena ekarri du Euskadira
Javier Zarraonandia sailburuordea eta Ainhoa Ondarzabal, Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendaria, Estatu Batuetako enbaxadaren ordezkariekin.

 

Misio honek Ipar Amerikako Estatuen ordezkaritza handiena ekarri du Euskadira.

Alde biko bilerei esker hainbat negozio- eta inbertsio-aukera berri ireki dira AEBetan.

Estatu Batuak Euskadiko esportazioen 3. jomuga dira eta lehentasunezko herrialdea da Euskadiko nazioartekotze-estrategian

 

Ipar Amerikako 15 Estatutako ordezkariek alde biko bilerak egin dituzte gaur euskal enpresekin, negozio- eta inbertsio-aukera berriak irekitzeko Estatu Batuetan. SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Estatu Batuetako enbaxadaren laguntzarekin bultzatu du misioa, Euskadira inoiz etorri den Ipar Amerikako Estatuen ordezkaritza handiena.

 

B2B topaketa horien bitartez, Estatu Batuetan inbertsioak handitu nahi dituzten edo proiektu berriak garatu nahi dituzten enpresek lehen eskutik ezagutu dituzte 15 Estatuek sektore desberdinetan eskaintzen dituzten aukerak. Bestalde, alde biko bileretan Estatuek aukera izan dute negozio-gune gisa aurkezteko beren burua.

 

Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da, Estatu Batuak lehentasunezko herrialdea direlako Euskadiren nazioartekotze-prozesuan. “Lehentasunezko merkatua dira Euskadirentzat, bai bere tamaina eta dinamismoagatik eta bai negozio eta inbertsio berriak irekitzeko aukeragatik” esan du Ainhoa Ondarzabalek, Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendariak, “jardunaldi honen helburua da merkatu hori euskal enpresei hurbiltzea, hobeto ezagutu ditzaten hango premia eta errealitate desberdinak”.

 

Ekitaldian orobat izan dira Ricardo Peláez, Ipar Amerikako enbaxadako negozio-aholkularia eta Antje Abshoff, State of Virginia European Office bulegoko zuzendaria. Estatu Batuetako enbaxadako ordezkariak azaldu duenez, “lehenengoz lortu dugu hain ordezkaritza handia biltzea eta gure herrialdean inbertitu nahi dutenek aukera paregabea izango dute Estatu horietako ordezkariekin hitz egiteko”. Bestalde, Abshoff-ek CASE (Council of American States in Europe) aurkeztu du. Erakunde horrek Estatu Batuen ordezkaritza-bulegoak dauzka Europako hainbat herrialdetan eta doako laguntza pertsonalizatua ematen die AEBetan zabaldu nahi duten enpresei.

 

Gaur egun, Estatu Batuak Euskadiko esportazioen hirugarren jomuga dira, Alemania eta Frantziaren ostean. Hauek dira esportatzen diren produktu garrantzitsuenak: petrolioa, petroliotik eratorritako produktuak eta lehengai horrekin lotutakoak; errepideko ibilgailuak; burdina eta altzairua; metalezko produktu manufakturatuak eta makinak eta ekipo industrialak. Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren arabera, 80 euskal enpresa daude AEBetan, zeintzuek 130 filial edo ordezkaritza baitituzte herrialde hartan. Euskaditik Estatu Batuetarako esportazioen zifra handitu egin da azken urteotan, salbu eta 2016an, eta 2018ko azken 11 hilabeteetan 2017an baino %7,14 gehiago hazi zen.

 

Jardunaldia Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren egoitzan egin da, Bizkaiko hiriburuan. Ordezkaritzan Estatu hauetako ordezkariak etorri dira: Colorado, Florida, Georgia, Illinois, Indiana, Iowa, Kentucky, Ohio, Tennessee, Virginia, South Carolina, Maryland, New Jersey, Pennsylvania eta West Virginia. Ipar Amerikako misio horrek beste sei topaketa bakarrik egingo ditu Europan, hain zuzen, Porton, Bartzelonan, Madrilen, Erroman, Milanen eta Vicenzan.

 

Lotutako albisteak

18 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
82 gazte abiatuko dira urtarrilean beren atzerriko lanpostura, Eusko Jaurlaritzaren BEINT nazioartekotze-bekei esker
Irakurri gehiago
18 abendua, 2024 Nazioartekotzea
Polypaleko biltegiratze-apalategi metalikoak, 30 herrialde baino gehiagotan presente
Irakurri gehiago
16 abendua, 2024 Nazioartekotzea
Alu-Stockek bere Gasteizko zentroaren lan gaitasuna handitu du
Irakurri gehiago
NOMADA Alfombras 12 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Mila urtetik gorako artea eta teknologia berriak: Nomadaren bilakaera
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadik eta Alemaniako hegoaldeak adimen artifizialean eta fabrikazio aurreratuan duten harremana indartu dute
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak