Eusko Jaurlaritzak I+Ga sustatzeko abian duen Hazitek programa estrategikoaren babespeko Modeol proiektuak osagai eolikoak hornitzen dituzten euskal enpresen eraldaketa bultzatzea du helburu
Sektore eolikoak gainditu beharreko erronka garrantzitsuen artean, berariaz nabarmen daiteke osagaien fabrikatzaileek malgutasun handiagoaz jarduteko premia, aerosorgailuetan mihiztatzeko moduko diseinu modularrak lortzeko gauza izan daitezen.
Behar honi erantzuteko, hainbat euskal enpresaren arteko partzuergo bat Modeol proiektuan parte hartzen ari da. Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren sostengua izan du, I+Ga bultzatzea xede duen Hazitek programa estrategikoaren bitartez.
LauLagun Bearings errodamendu-fabrikatzailea buru duen proiektu honek IKERLAN zentro teknologikoa du partaide, sektore eolikoko hainbat euskal enpresarekin batera; hala nola, Hine Group, Erreka, Wec, Antec, Intza eta Glual.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?