Spyro taldea, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Hazitek programaren babesa duen Premiere proiektuko buru da
Produkzio instalazioetako transformazio digitalaren prozesua sustatzeko asmoz, zenbait euskal enpresa eta zentro teknologikok osatutako partzuergo batek Premiere Proiektua martxan jarri dute, hots, sare industriala goitik behera aldatzeko analitika prediktibo eta preskrptiboaren teknika aurreratuen erabileran oinarritutako ekimena.
Eusko Jaurlaritzak enpresetako I+G Babestera begira bultzatutako Hazitek Programan kokatuta dagoen Premiere-k Spyro Taldea du buru eta 5,5 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua du.
Ekimenean gainera, Vixion, Ingeteam Power Technology, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Sidenor eta RPK enpresek parte hartzen dute, baita Ikerlan, Koniker, Tecnalia, Edertek eta Azterlan bezalako zentro teknologiko eta entitate ikertzaileek ere.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?