Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 apirila, 2019 Berrikuntza I+G Energia Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

Irizarrek 0 isurpeneko 10 autobus elektriko egingo ditu Alemaniako Düsseldorf hirirako

Azken 12 hilabeteetan Alemanian izan den autobus elektrikoen lehiaketa handienetako bat da

Azken 12 hilabeteetan Alemanian izan den autobus elektrikoen lehiaketa handienetako bat da

 

Irizarrek sinatu berri du Düsseldorfen (Alemania) Rheinbahn operadorearekin 10 autobus elektriko egiteko kontratua. Irizar ie bus modelokoak izango dira, zero isurpenekoak eta 12 metroko luzerakoak.  Azken 12 hilabeteetan Alemanian izan den autobus elektrikoen lehiaketa handienetako bat da.

 

Kontratu honetako Irizar ie  busa 2014tik hainbat hiritan dabilen modeloko belaunaldi berri bat da eta aurtengo urtearen bukaeran aurkeztuko da merkatuan. Azken berrikuntza teknologiko eta diseinukoak ditu, besteak beste:   pisua %10 txikiagoa, bidaiari gehiagorentzat gaitasuna hainbat herrialdetako araudietara egokitzeko eta abar.

 

Ibilgailu erabat isila da eta isurpen kutsatzailerik gabea. Irizar Taldearen teknologia du elektronikari, energia biltegiratzeari eta komunikazioari dagozkion arloetan.

 

2 ate ditu, 34 eserleku, gidariaren eserlekua, gurpildun aulkientzat 2 leku eta guztira 74 pertsona eramateko gaitasuna. Ibilgailu hauek 200-220 km-ko autonomia dute. Gauez kargatuko dira, eragin-trukerako gaitasuna duten kargagailuekin, kargarako hargunea Combo 2-CCS2 eta 300hWh energía ontziratuarekin. Lehen unitateak urte bukaeran eta 2020ko lehen hiruhilekoan entregatuko dira.

 

Rheinbahn Düsseldorfeko  garraio publikoko operadore bat da. 737 ibilgailutik gora ditu (autobus eta tranbiak)  eta egunean 760.000 bidaiari.

 

Irizar e-mobilityk autobus elektrikoen eta haien kargarako azpiegituren salmenta eta salmenta ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu Alemania, Austria eta Suitzan Ferrostaal Equipment Solutions-en bitartez.

 

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eskualdeen lehiakortasuna sustatzeko topaketa batean parte hartu du SPRIk Belgikan
Irakurri gehiago
28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
EMA Ergonomiak lan-inguruneetan kargak manipulatzeko irtenbideak eskaintzen ditu
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Lehendakariak Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori eman dizkie Joxe Mari Korta 2024 sariak
Irakurri gehiago
26 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Bizkaiak bigarren Berrikuntza Funtsa bultzatuko du, % 15eko zerga-kenkariarekin, ETEetan berrikuntza sustatzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak