Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 apirila, 2019 Berrikuntza Eraldaketa digitala I+G Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

Euskal enpresek 25 milioi euroko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ikerketa eta berrikuntzako proiektu berriak finantzatzeko

Finantzaketa-ildo horren barruan sartzen diren proiektuen xedea da hainbat arlotako material berriak garatzea

Euskal enpresek EBren 25 milioi euroko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte 2019ko M-ERA.NET nazioarteko programaren bitartez, zeinaren helburua baita makro, mikro eta nano eskalako materialen teknologia eta ingeniaritza arloetako ikerketa eta berrikuntzako proiektu berriak finantzatzea.  Aurtengo edizioa zabalik dago dagoeneko eta Euskadin Eusko Jaurlaritzaren HAZITEK programaren bitartez bideratuko da. Programa hori SPRI Taldeak kudeatzen du, berak ematen baititu euskal enpresek garatzen dituzten proiektuak finantzatzeko laguntzak.

Finantzaketa-ildo horren barruan sartzen diren proiektuen xedea da hainbat arlotako material berriak garatzea: ingeniaritzarako modelatua eta materialen prozesamendua, azalera berritzaileak, estaldurak eta interfazeak, errendimendu handiko composite-ak, material funtzionalak, osasunerako aplikazioetan oinarritutako teknologien estrategia berriak eta fabrikazio gehigarrirako materialak.

Aurre-proposamenak aurkezteko azken eguna 2019ko ekainaren 18a izango da, eguerdiko 12:00etan (Bruselako ordua).

M-ERA.NET programak 159 ikerketa-proiektu finantzatu ditu 107,9 milioi euroko diru-laguntza publikoen bitartez. M-ERA.NET nazioarteko sare berritzaile eta malgu bat da, 40tik gora finantzaketa agentziaz osatua, zeinetara biltzen diren Estatu mailako 35 antolakunde eta eskualde mailako 12, horietako bat Euskadi.

EBk sortu eta finantzatutako (2012) sare horrek bi helburu ditu: batetik, materialen zientzia eta ingeniaritza arloetako Europako I+G+B-ko proiektuen nazioz gaindiko ikerketa programak eta finantzaketa babestea eta haien arteko koordinazioa hobetzea eta, bestetik, lankidetza sendotzea Europako zein atzerriko finantzaketa-erakunde garrantzitsuenekin.

M-ERA.NET partzuergoak zerbitzu garrantzitsu bat eskaintzen du ERA-Europako Ikerketa Espazioaren berregituraketan, non  finantzaketa-antolakundeen sare bakar, berritzaile eta malgu bezala  operatzen baitu.

 

M-ERA.NET deialdiari buruzko informazio gehigarria

https://m-era.net/joint-calls/joint-call-2019

 

Proiektuak garatzeko bazkideak bilatzeko tresnak eta zerbitzuak

NMPTeAm4         https://www.nmp-partnersearch.eu/index.php

Enterprise Europe Network (EEN)         http://een.ec.europa.eu/

Lotutako albisteak

19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak