Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 apirila, 2019 Eraldaketa digitala I+G Industria adimenduna Smart Industry Programa

Euskadi-Basque Country-k bere eguna ospatzen du gaur Hannover Messe-n, Europako azoka industrial handienean

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alexander Arriolak eta Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarte Saileko zuzendari Aitor Urzelaik bilera bat egin dute gaur Alemaniako hiri horretan dauden euskal enpresekin (30etik gora)

 

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alexander Arriolak eta Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarte Saileko zuzendari Aitor Urzelaik bilera bat egin dute gaur Alemaniako hiri horretan dauden euskal enpresekin (30etik gora)

 

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alexander Arriolak eta Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarte Saileko zuzendari Aitor Urzelaik bilera bat egin dute gaur Europako azoka industrial handienean (Hannover Messe-n) batu diren euskal enpresekin. Euskal enpresak (30etik gora) eta beste herrialde batzuetako gonbidatuak ekitaldi batera hurbildu dira gaur eguerdian Euskadi-Basque Country stand-ean, eta bertan Ugarte Anaiak txalapartariek Euskadiko musika-tresna zaharrenetako bat jo dute industria aurreratuenaren bilgunean, Euskadiren kasuan Basque Industry 4.0 estrategiaren erakustokian.

 

Arriolak eta Urzelaik aprobetxatu egin dute bisitaldi hori Hannover Messe azokako zuzendaritzarekin biltzeko, eta hori baino lehen beste bilera bat egin dute Australiako startup-en ordezkaritza batekin, Australiako Merkataritza eta Inbertsio Batzordearen eskutik (Austrade).

 

Arratsaldean, berriz, Alex Arriola eta Aitor Urzelai Bavierako pabilioira joan dira, Bavierako Ekonomia, Eskualde Garapen eta Energia arloko estatu idazkari Roland Weigert agurtzera.

 

Hannover Messe aste osoan ospatzen ari da. Europako azoka industrial handiena da,  6.000 erakusle inguru eta 200.000tik gora bisitari erakartzen dituena edizio bakoitzean. Hannover Messe-k gaur egungo industriaren arlo desberdinak batzen ditu: 4.0 Industria, Adimen Artifiziala, 4.0 Logistika, Industria Integratua edo Digital Twin, besteak beste. Euskadi-Basque Country stand-a hirugarren aldiz jarraian egongo da Hannoverren.

 

Basque Industry 4.0 estrategia da stand-aren ardatz nagusia, eta bere protagonistak, berriz, honako hauek: Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa – BCSC, Aktiboen Sare Konektatua – BDIH, SPRIko Inbertsioak Erakartzeko Saila eta BIND 4.0 azelerazio-programa. Azken hau berriro izan da aukeratua aurten enpresa gazteei eta ekintzaileei zuzendutako Forum Industrial Startup ekimenean parte hartzeko. BIND 4.0 programaren aurkezpena iragan astelehenean (apirilaren 1ean) egin zen Discovering BIND 4.0: first startup accelerator offering access to high-level Industry 4.0 customers izenburupean.

 

Bihar, ostegunean (apirilak 4), Basque Country opportunities for the Advanced Manufacturing Industry jardunaldia egingo da stand-ean, bertan aurkezteko Euskadik eskaintzen dituen aukerak inbertsioak egiteko.

 

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak