B-Venture topaketa, ipar zonako startupak finantzatzeko ekitaldi handiena, leiho ireki bat da zure negozio-ideia bikaina errealitate bihurtzeko, finantzaketa lortzeko, enpresari ikusgarritasuna emateko edota bezeroak lortzeko.
Dagoeneko zabalik dago epea zure startupa B-Venture 2018 ekitaldiaren hurrengo edizioan inskribatzeko. Bilboko ekintzailetza eta finantzaketa kongresu honen webgunean egin dezakezu eta 2018ko ekainaren 30a da izen-ematea formalizatzeko azken eguna.
B-Venture 2019 ekitaldiak abantaila asko eskainiko dizkie startup eta enpresa parte-hartzaileei:B-Venture finantzaketa kongresuak eta EL CORREO egunkariak ematen duten ikusgarritasuna.Bide zuzena prestakuntza-programa osotu batean parte hartzeko. Lau aste hainbat kontzeptu garrantzitsu ikasteko, hala nola, finantzak, metrikak eta analitikak, pitchinga eta alderdi legalak, eta abar.Startuparen edo enpresaren stand propioa izateko aukera ekitaldiaren erakusketa-gunean.
Pitching jardunaldi batean parte hartzeko aukera inbertitzaileen aurrean, tailerrak, networking-a, hitzaldiak eta B2B saioak. Eusko Jaurlaritzak eta bere Garapen Agentziak (SPRI) babesten dute ekitaldi hori Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Bilboko Udalarekin batera, eta beste erakunde eta instituzio publiko zein pribatu batzuen laguntzarekin.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?