CIC nanoGUNEko eta sektorean aitzindari den SEAS Fabrikker AS norvegiar enpresako ikertzaileek sortu dute grafenoan oinarritutako teknologia daukan lehen bozgorailua
Grafeno oxidoari esker, korrosioarekiko erresistentzia handiagoa eta soinu-errendimendu handiagoa dute bozgorailuek
CIC nanoGUNEko Nanobiomekanika taldeko ikertzaileak eta goi-mailako audio-bozgorailuen sektorean aitzindari den SEAS Fabrikker enpresako ingeniariak lankidetzan egindako ikerketa batean, bozgorailuetako konoak grafenoarekin hobetzea lortu dute. Duela gutxi merkaturatu ditu enpresa norvegiar horrek grafenoan oinarritutako teknologia daukaten goi-mailako bozgorailuak, lankidetza horretatik sortu direnak.
SEAS Fabrikker norvegiar enpresak bozgorailuak fabrikatzen ditu, eta 90eko hamarkadan, magnesio burdinurtuz egindako kono bat erabiltzen zuen lehen bozgorailu-unitate komertziala garatu zuen, ezaugarri fisiko eta mekaniko egokiak baitzituen material horrek. Oraingoan, nanoGUNErekin lankidetzan, grafeno oxidoa erabili dute are gehiago hobetzeko konoen propietateak, konoak erresistenteagoak bihurtzen eta haien ezaugarri mekanikoak ere hobetzen baititu, “grafeno oxidoak magnesioa babesten laguntzen du, eta, hala, iraunkortasuna handitzen da”, azaldu du Raul Pérez-Jiménez nanoGUNEko Nanobiomekanika taldeko arduradunak.
Bai nanoGUNEk bai SEAS enpresak berritzeko duten grina dago lan honen azpian, “nanoGUNEren beraren interesetik sortu zen ideia, gure ikerketa-zentroan garatzen diren teknologiei eta materialei aplikazioak bilatzeko etengabeko ahaleginetik. Zenbait argitalpenetan adierazten zuten grafeno oxidoa erabili zela giro-kondizio gogorretan dauden metalen gainazaletan, eta bozgorailuetako konoetan erabiltzeko ideia izan genuen. SEASek interes handia adierazi zigun ideiaren hasiera-hasieratik”, dio Pérez-Jiménezek.
Hortxe jarri zen martxan SEASeko ingeniarien eta nanoGUNEko ikertzaileen arteko lankidetza, eta hainbat eta hainbat probaren ondoren, hortxe dago emaitza. “Merkatuan daude, dagoeneko, konoen gainazalean grafeno oxidoa daukaten goi-mailako lehenengo bozgorailuak. Material horrek iraunkorragoak bihurtzen ditu bozgorailuak, propietate mekanikoei kalterik eragin gabe edota propietateak hobeagotuz”, adierazi du. “Bozgorailuak in situ probatu dira, Donostian eta Singapurren, hezetasun handia dagoen tokietan, non ohikoa den halako ekipamenduetan korrosioa gertatzea, eta emaitzak oso positiboak izan dira”, baieztatu du nanoGUNEko ikertzaileak.
SEAS
SEAS Fabrikker AS enpresa Norvegian kokatua dago eta merkatuan aitzindaria da goi-mailako audio-bozgorailuetarako transduktoreen fabrikazioan; audioaren egiazko erreprodukzioa egitegatik ezaguna eta mundu osoan ezagun diren bozgorailuen marka askoren hornitzailea da. Goi-mailako fideltasuneko produktuen ekoizpenean tradizio luzea du eta 1950ean sortu zen, 1951an Mossera aldatu eta gaur egungo kokalekuan kokatzen da 1974an. Gure ikuspuntua da soinuaren misterioa argitzea.
CIC nanoGUNE
Donostiako CIC nanoGUNE Nanozientziako Ikerketa Zentro Kooperatiboa xede honekin sortu zen: nanozientziaren eta nanoteknologiaren alorrean bikaintasuneko ikerketa egitea, Euskal Herriaren garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna areagotzeko. Bestalde, “María de Maeztu” Bikaintasun Unitatea (2017-2021) da nanoGUNE, Ikerketako Estatu Agentziak hala aitortuta.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?