Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 apirila, 2019 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Fast Track Innobideak programa Start up UP Euskadi

BioTech Foods enpresak irabazi du EmprendedorXXI  Sariketa Euskadin

Donostiako BioTech Foods enpresak okela etikoa ekoizten du, alternatiba bat eskainiz mundu osoko proteina eskaera handiari.

Donostiako BioTech Foods enpresak okela etikoa ekoizten du, alternatiba bat eskainiz mundu osoko proteina eskaera handiari.

 

Bio Tech enpresa donostiarrak irabazi du Caixabank-ek -teknologia eta berrikuntza arloko enpresei eta inbertitzaileei zuzendutako bere DayOne dibisio espezializatuaren bitartez- bultzatutako eta Caixabank-ek berak Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko Enisa-rekin batera emandako EmprendedorXXI sariketaren Euskadiko edizioa. Euskadin, SPRI Taldeak ere erakunde antolatzaile gisa parte hartzen du.

 

Sari-banaketa ekitaldia berrikuntza, teknologia eta ekintzailetzako “DayOne Innovation Summit” jardunaldiaren markoan egin da. Jardunaldi hori Caixabank DayOne dibisioak sortutako programa berri bat da. Irabazleak 5.000 euro jaso ditu eta aukera izango du nazioarteko laguntza-programa batean parte hartzeko Silicon Valley-n edo enpresa hazkunderako nazioarteko ikastaro bat egiteko Cambridgeko Unibertsitatean (Erresuma Batua).

 

Sari-banaketa ekitaldian buru izan dira Estíbaliz Hernáez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordea, Juan Pedro Badiola, CaixaBank-en Lurralde Zuzendaria Euskadin eta Kantabrian eta José Bayón, ENISAko kontseilari delegatua, zeintzuek aitortza egin baitiote ekintzaileen jarrerari.

 

Okela Etikoaren (laborategian ekoitzitako okela oro har eta clean meat Estatu Batuetan) ekoizpenarekin lotutako iraultza bultzatzen ari den munduko enpresa bakarretako bat da BioTech Foods. Enpresa horren berrikuntza garrantzitsuena da eredu alternatibo bat proposatzen duela gizakiok kontsumitzen dugun okelaren ekoizpenerako. Bide horretatik, munduko animalia-proteinaren eskaera handia asetzen laguntzen dio abeltzaintza intentsiboari, gero eta handiagoa baita (202.000 milioi tona urtean).  Enpresak helburu biomedikoak dituen teknologia bat aplikatzen du, ehunen birsorkuntza alegia, eta teknologia hori elikadura arloko konponbideen produkzioari egokitzen dio.

 

Aipatzekoa da aurtengo edizioan 55 euskal enpresa aurkeztu direla eta horietatik bost finalera iritsi direla: Alerion Technologies, zehaztasunezko nabigazio autonomoan, ikusmen artifizialean eta errendimendu handiko software integratuan espezializatutako enpresa gipuzkoarra; Cyber Surgery, bizkarrezurreko ebaketetarako laguntzaile robotiko bat garatu duena, ebaketa horien zehaztasuna hobetzeko; Lookiero, onlineko personal shooper sistema bat emakumeentzat; Wegow, zuzeneko musikaren marketpace soziala, artistei, sustatzaileei eta erabiltzaileei zuzendua; eta BioTech Foods.

 

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eskualdeen lehiakortasuna sustatzeko topaketa batean parte hartu du SPRIk Belgikan
Irakurri gehiago
28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
EMA Ergonomiak lan-inguruneetan kargak manipulatzeko irtenbideak eskaintzen ditu
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Lehendakariak Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori eman dizkie Joxe Mari Korta 2024 sariak
Irakurri gehiago
26 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Bizkaiak bigarren Berrikuntza Funtsa bultzatuko du, % 15eko zerga-kenkariarekin, ETEetan berrikuntza sustatzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak