Kongresu hori SPRI Taldearen eta Basque Cybersecurity Centre-n babesarekin antolatzen da
EuskalHack ekitaldiaren aurtengo edizioa, Donostian egingo dena ekainaren 21ean eta 22an, informatika arloko segurtasunean interesatutako guztiei (izan profesionalak, ikerlariak edo afizionatuak) zuzenduta dago. Jardunaldi horien asmoa da ezagutza partekatzea hitzaldien eta networking saioen bitartez. Gainera, 4. edizio honek inoiz baino ikuspegi parte-hartzaileagoa izango du eta bertaratuen gaitasunak proban jarriko dituzten jarduerak eskainiko ditu.
EuskalHack ekitaldiko hitzaldiek hizpide hartuko dituzte, besteak beste, serveless computing teknologiaren erabilera malwarea ikertzeko; Interneteko pribatutasuna; phisging automatizatua ikuskapenak egiteko; edota bideojokoetako segurtasuna. Hona hemen etorriko direla konfirmatu duten hizlari batzuk: Michele Orrù, segurtasun aholkularia eta The Brownser Hacker’s Handbook liburuaren egileetako bat; Giuseppe Trotta, phishing eta read teaming infraestructure automation arloan aditua eta Bettercap proiektuko kidea; eta Julie Gommes, zibersegurtasun arloko aholkularia eta hacktibista eta arriskuen analisiko, pribatutasuneko eta kriptografiako espezialista.
EuskalHack ekitaldiaren 2019ko edizioak bi jarduera berri ostatatuko ditu, eta jarduera horietan elkarrekin konbinatuko dira jolasa, ikerketa eta proiektuen garapena. Ostiral gauean (hilak 21) Gau-Hack hackatoia antolatuko da, non parte-hartzaileek taldean lan egingo baitute hacking-arekin lotutako erronkei aurre egiteko. Bestalde, kongresuaren aurretik ingeniaritza sozialeko probetan oinarritutako ekitaldi berezi bat antolatuko da: SECTF – Social Engineering Capturing the Flag.
Antolakuntzak sei pertsona aukeratuko ditu izena ematen duten guztien artetik, eta EuskalHack ekitaldia hasi baino hilabete lehenago helburu bat eta fag edo informazio piezen zerrenda bat jasoko dituzte. Parte-hartzaileek OSINT teknikak (Open Source Intelligence) aplikatu beharko dituzte informazioa lortzeko eta aztertutako datuekin txosten bat egiteko. Kongresuaren barruan, parte-hartzaileek zuzeneko hainbat dei egin ahal izango dituzte ahalik eta flag gehien lortu eta ikerketa burutzeko. Azkenik, txosten sakon eta publiko bat egingo da, ingeniaritza sozialeko tekniken inguruan kontzientziatzeko. Maiatzaren 12a da SECTF ekimenean izena emateko azken eguna.
EuskalHack Security Congress ekimena EuskalHack-ek (Euskadiko hacking etikoko lehen elkarteak) antolatzen du SPRI Taldearen eta Basque Cybersecurity Centre-n babesarekin. Informatikako segurtasunaren arloko profesionalek eta adituek osatutako elkarte horren helburu nagusia da zibersegurtasunaren kultura sustatzea.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?