“Euskadi-Basque Country, zibersegurtasun industrialeko aukeren lurraldea” goiburua izan du 17 herrialdetako ordezkariek parte hartu duten jardunaldiak.
Euskadi ekosistema berezia da, eta eskaria ez ezik, zibersegurtasuneko irtenbideen eskaintza propioa eta Eusko Jaurlaritzaren babesa ere badu arlo horretan ekimenak agertzea eta garatzea sustatzeko
Basque CyberSecurity Centrek eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak lan-topaketa bat egin dute Madrilen hainbat herrialdetako Enbaxadetako ordezkariekin, Euskadiko ekosistema teknologikoko Zibersegurtasunaren gaitasunak aurkezte aldera.
Topaketa Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen Delegazioan egin da, eta bertan parte hartu dute Javier Diéguezek, Basque CyberSecurity Centreko (BCSC) zuzendariak, eta Leyre Madariagak, Kanpo Harremanen zuzendariak; halaber, haiekin batera bildu dira honako herrialde hauetako Enbaxadetako arduradun sektorialak: AEB, Belgika, Txile, Mexiko, Finlandia, Frantzia, Italia, Holanda, Kanada, Hego Korea, Japonia eta Suitza, besteak beste.
“Euskadi-Basque Country, tierra de oportunidades de ciberseguridad industrial” goiburuarekin, kidego diplomatikoko kideei aurkeztu ahal izan dizkie Euskadiko ekosistema teknologikoko Zibersegurtasunaren gaitasunak.
Europako Batzordeak, Europar Batasunean mehatxu eta arrisku berrien inpaktuak gutxiagotzeko helburuarekin, zibersegurtasunaren estrategia bat ezarri du, askatasunaren eta demokraziaren europar balioak bultzatu eta ekonomia digitalaren hazkunde segurua zaintzearren. Euskadi ekosistema berezia da, bertan diseinatzen eta garatzen baita Zibersegurtasunaren teknologia, eta hori aurkeztu dute Europako Batzordearen aurrean, EDA edo ENISA bezalako erakunde ezberdinetan eta, duela gutxi, Estatu Batuetan lehen mailako foroetan; hala nola, MIT edo RSA Conference-an.
Testuinguru horretan, eta, Eusko Jaurlaritzaren bultzadari esker, Basque CyberSecurity Centre ezarri zen, helburu ezberdinekin: alde batetik, industrian zibersegurtasun neurriak aplikatzea sustatzea, bereziki euskal ekonomiako sektore estrategikoetan, heldutasun-maila areagotu eta zibermehatxuen aurrean babes handiagoa izate aldera, aldi berean lehia aldetik abantaila izanaz; bestetik, Zibersegurtasunaren sektorea sustatzea eta horren hazkundea bultzatzea, Euskadin duela 20 urte hasitakoa, Panda Security edo S21sec bezalako konpainia hain ezagunen sorrerarekin. Geroztik, ekosistema erabat aldatzen joan da, eta, gaur egun, Euskadin biltzen da Espainiako Zibersegurtasuneko startup-en herena, teknologia propioa produzitzen duten enpresa-kopuru garrantzitsuarekin. Horri guztiari, gainera, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sarea gehitu behar zaio, Espainian parekorik gabea eta Europan paralelismo oso gutxirekin.
Gehigarri gisa, Euskadi eta bertako industria bazkide arduradun eta konfiantzazkoa bezala aurkeztu nahian, BCSCk ECSOn parte hartzen du, eta Global EPIC Zibersegurtasuneko ekosistemen nazioarteko itunean ere sartuta dago.
Hori guztia dela-eta, Euskadi, Zibersegurtasunaren eremuan, aukeren lurraldea dela esan daiteke, edozein helburu bilatzen dela ere. Inbertitu nahi izanez gero, badira enpresa interesgarriak, zibersegurtasunaren abangoardiako teknologia, industrien lehiakortasuna hobetu behar dutenentzat; ekosistema osoa eta atzerriko konpainiak ezartzea errazten duen Gobernua, horiek iraunkorrak eginaz; eta fabrikazio-industria aurreratua, oso digitalizatua, bezeroa izan daitekeena teknologia ekoizten duten beste ekosistema batzuentzat. Duela gutxi Euskadik zerbaitegatik jaso ditu hainbat sari The Financial Times Strategy Awards-en eskutik, mundu osoko enpresa-garapeneko 171 agentziaren artean: lehen saria, “Start-ups and SME Support” arloan, BIND 4.0-rengatik; lehen saria “Aftercare” arloan, eskualdean ezarritako kanpoko enpresentzat; bigarren saria “Incentives” eremuan; eta bigarren saria “Projects of major interest” arloan Viralgen-engatik.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?