Gartner aholkularitzako Ikerketako zuzendari Ed Gabrys-ek komunikazio limurtzaileari buruzko ikastaro bat emango du
Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak antolatu du jardunaldia, maiatza 24, 9.30 – 11.30
Izen-ematea: info@bcsc.eus
Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak (BCSC) enpresen estrategia eta lidergo arloko nazioarteko aditu Ed Gabrys ekarriko du Bizkaira maiatzaren 24an. Gartner aholkularitza ospetsuko Ikerketako zuzendariak startup-entzako tailer bat eskainiko du komunikazioari aplikatutako storytelling teknikei buruz. Aukera paregabea izango da enpresa berriek ikas dezaten nola egin behar dituzten beren proiektuen aurkezpenak entzuleen interesa eta jakin-mina pizteko.
SPRI Taldean integratutako Basque Cybersecurity Centre-k antolatu du jardunaldia eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko instalazioetan egingo da. Topaketa beraizik zuzentzen zaie komunikazioa hobetu nahi duten jarduera-sektore guztietako startup-ei, helburua delarik beren inbertitzaile, bezero edo kolaboratzaileen arreta piztea. Hala, enpresen estrategiako aditu Ed Gabrys-ek aurkezpen on baten giltzarriak azalduko ditu bere hitzaldian: Storytelling teknikak Pitching limurtzaile bat egiteko.
Proiektu bat garatzea bezain garrantzitsua da ezagutzera ematea proiektu horren bidez sortutako produktu edo zerbitzu berritzailea. Horregatik, funtsezkoa da azalpen eraginkorrak ematen jakitea. Baina enpresa teknologikoek konplexutasun tekniko handiko hitzak erabiltzen dituzte, eta aurkezpenak egitean batzuetan zaila izaten da entzuleen interesa piztu eta erakartzea. Ikertzaileak esan du teknika narratiboak erabili behar direla horretarako, hots, esan beharrekoa modu erakargarri eta zuzenean transmititzeko.
Ed Gabrys-ek 30 urtetik gorako esperientzia du enpresen lidergo arloan. Duela 6 urtetik Gartner CIO Research aholkularitzako Ikerketako zuzendaria da, non laguntza ematen baitie enpresa eta antolakundeetako arduradunei lidergoan eta plangintza estrategikoan trebatzeko. Gainera, ibilbide luzea egina du finantza sektoreko konpainietan, energia arloko industrietan eta startup-etan, teknologo eta enpresen estrategiako aholkulari bezala.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?