Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 maiatza, 2019 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Kultura- eta sormen-sektoreen finantzaketa ereduak

Kultura- eta sormen-sektore horiek osatzen dituzten mikroenpresa eta ekintzaileak ez daude ohituta enpresa-tresnekin lan egitera, eta denbora gutxi daukate kudeaketa-lanetan aritzeko.
modelos definanciación sectores culturales y creativos

2016tik, Europak badu Europako Inbertsio Funtsak kudeatutako kultura- eta sormen-sektorearen berme-tresna, eta Europa Sortzailea programaren bidez helek dakioke horri; tresna hori hasiera pozgarria da eta sendotu egingo da. Gainera, beste tresna batzuk ere aztertzen jarraituko da, adibidez mikrofinantzaketa kolektiboa eta babesen, fundazioen eta elkarte publiko eta pribatuen bidezko finantzaketa pribatua. Europar Batasunaren epe luzeko hurrengo aurrekonturako (2021-2027), Europako Batzordeak proposatu du Europa Sortzailearen, Europako ikus-entzunezko obrei eta kultura- eta sormen-sektoreei laguntzeko programaren finantzaketa handitzea, 1.850 milioi eurora arte.

Kultura- eta sormen-sektore horiek osatzen dituzten mikroenpresa eta ekintzaileak ez daude ohituta enpresa-tresnekin lan egitera, eta denbora gutxi daukate kudeaketa-lanetan aritzeko. Hori dela eta, Administrazioa eredu berriak arakatzen ari da sektore horiek finantzaketa eskura izan dezaten, eta arakatze-lan horren adibideak ugariak dira.

Txosten honen helburua kultura- eta sormen-sektoreen profilean sakontzea, euren finantzaketa-beharrak identifikatzea eta behar horiei erantzuna emateko aplikatzen ari diren tresnak aztertzea da.

Kultura- eta sormen-sektoreen finantzaketa ereduak [pdf, 1 MB]

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 10 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250106
Irakurri gehiago
9 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Eusko Jaurlaritzak oinarri teknologikoko eta ekintzailetza berritzaileko 186 proiektu jarri ditu abian
Irakurri gehiago
9 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Kaytek-ek bere teknologia esportatu nahi du digitalizazio industrialerako
Irakurri gehiago
8 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
CIBEREGA proiektua: euskal teknologia zibermehatxuen aurrean
Irakurri gehiago
QLARIX 8 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Qlarixek saiakuntza klinikoen etorkizuna birdefinitzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak