Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 maiatza, 2019 Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala I+G BIND Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa UP Euskadi

Osasunaren eraldaketa Laugarren Iraultza Industrialean

Munduko Ekonomi Foroak argitaratutako azterketa batek hizpide hartu du teknologiek osasun sistemetan duten inpaktua

 

 

Munduko Ekonomi Foroak argitaratutako azterketa batek hizpide hartu du teknologiek osasun sistemetan duten inpaktua

 

Datozen urteetan, bioteknologiako eta ingeniaritza genetikoko aurrerapenek, eta baita ere  Adimen Artifizialak, datuen analitikak eta Gauzen Internetek iraultza ekarriko dute osasun arlora.  Halaxe dio Munduko Ekonomi Foroak oraintsu argitaratu duen Health and Healthcare in the fourth industrial revolution azterlanak.

 

Txostenak dio berrikuntza teknologiko eta zientifikoek oso maila desberdinetan eraldatuko dituztela osasun sistemak. Aurrerapen horiek atea zabalduko diete diagnostiko eta tratamendu hobetuei eta aldaketa sakonak eragingo dituzte zerbitzu medikoen hornikuntza ulertzeko moduan. Azterlanak dio osasun zerbitzuak gero eta gehiago izango direla etengabeko zaintza-banaketarako sistema bat (eta ez ingurune klinikoan zentratutako eskema bat), erabat pertsonalizatutako ikuspegi batetik abiatuta.

 

Ingeniaritza genetikoaren aurrerapena aukera paregabea da gaixotasunentzako tratamendu berriak aurkitzeko. Gainera, horri datuen analisirako teknologiak gehitzen badizkiogu posible da zehaztasunezko medikuntza edo medikuntza genomikoa garatzea. Esan nahi baita posible izango dela diagnostiko eta tratamendu pertsonalizatuak egitea, paziente bakoitzaren geneak, ingurunea eta ohiturak kontuan hartuta.

 

Analitika eta konputazio arloetan, Adimen Artifizialak aukera ugari eskaintzen ditu osasun arloko langileei diagnostikoak egiten eta erabakiak hartzen laguntzeko. AAk dagoeneko erakutsi du eraginkorra dela diagnostikoak egiteko, eta txostenak dioen bezala, kasu batzuetan mediku espezialistek baino emaitza zehatzagoak ematen ditu. Azaleko minbizia detektatzeko prozesuei buruz egin berri den azterlan batek dio AA gai izan zela kasuen %95 detektatzeko; osasun arloko langileek, berriz, %87ko portzentajea lortu zuten. Analisirako gaitasun horri esker gai izango gara arlo farmazeutikoaren garapena hobetzeko, medikamendu batek pertsona batengan izango duen eragina aurreikusi ahal izango delako.

 

Beste teknologia batzuk ere -errealitate birtuala eta areagotua edo Gauzen Internet medikoa adibidez- hasi dira hobekuntzak sortzen tratamenduetan eta etxeko zaintzan. Bestalde, Blockchain teknologiak erraztu egiten du datu medikoak bezalako informazio sentsiblearen kudeaketa eta trukea, eta bere kontrola bermatzen du.

 

Nazioarteko arlo publikoko, enpresa munduko eta ikerketa arloko adituek egin duten azterlan honek osasunaren iraultzarekin lotutako erronka garrantzitsuenak ere aipatzen ditu. Batetik, aurrera egin behar dugu biztanleriaren zahartze globalari erantzungo dioten sistema sostengarriak lortzeko bidean eta, bestetik, gerta liteke berrikuntza mediko horiek gaitasun ekonomiko handiena duten biztanleek bakarrik eskuratu ahal izatea. Azkenik, txostenak dio eztabaidak ireki behar direla aurrerapen teknologikoek dakartzaten arazo etikoak eta pribatutasun arloko arazoak aztertzeko.

 

Biozientziak eta gizakiaren osasuna Espezializazio Adimenduneko RIS3 Euskadi Estrategiaren lehentasunetako bat dira, Fabrikazio Aurreratuarekin eta Energiarekin batera. Estrategia hori batez ere zentratzen da hazteko potentzial handiena duten eskualde mailako eremuetan, eta Euskadiren kasuan, lehendik dauzkagun enpresa-gaitasunetatik eta gaitasun zientifiko teknologikoetatik abiatzen da.

Lotutako albisteak

19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak