Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 maiatza, 2019 Azpiegiturak Sprilur

Industrialdeetan energia eraginkortasuneko eta garapen sostengarriko proiektuak ezartzeko S-Parcs proiektu europarraren hirugarren topaketa

Jardunaldi honetan sakonago landu dituzte industrialde eta industria-guneetako energia kostuak eta kontsumoa murrizteko alderdi teknikoak, jardunbide berritzaileak eta proiektuak. Orobat aztertu dute nola handitu produkzioa energia berriztagarrien bidez. Hau da, lankidetzako eredu eta aukera berriak aztertu eta proposatu dituzte enpresa-guneetako energia baliabideak hobeto kudeatzeko.
Ponente en jornada del proyecto europeo S-Parcs

Europar Batasuneko Horizontea 2020 programan integratutako S-Parcs proiektu europarraren jardunaldi tekniko bat ostatatu du Zeanuriko Zulaibar Lanbide Heziketako ikastetxeak.

Sprilur-ek Arratiako Industrialdeari eta Bizkaia Sortaldeko Industrialdeari emandako bultzadaren ondoren, Artea eta Gizaburuagako 68 enpresak parte hartzen dute S-Parcs proiektuan, Tecnalia eta AFV-rekin (Euskadi eta Nafarroako Galdatzaileen Elkartea) eta Portugal, Italia, Turkia eta Austriako bost enpresa-parkerekin batera.

 

Sprilur-ek (Arratiako Industrialdea eta Bizkaia Sortaldeko Industrialdea), Tecnaliak eta AFVk (Euskadi eta Nafarroako Galdatzaileen Elkartea) industrialdeetako energia eraginkortasunari eta garapen sostengarriari buruzko hirugarren topaketa egin dute Zeanuriko Zulaibar Lanbide Heziketako ikastetxean, S-Parcs proiektu europarraren markoan. Proiektu horrek bere baitan biltzen ditu Artea eta Gizaburuagako 68 enpresa, Europako sei herrialdetako bazkideak eta Portugal, Italia, Turkia eta Austriako bost enpresa-parke.

 

Topaketa horiek S-Parcs proiektuko jardueren barruan kokatzen dira, eta partzuergoko bazkide europar guztiak lanean aritu dira bi egunez Zamudioko Teknologi Parkean, horrela jarraipena emateko 2018an Pisan (Italia) eta Linzen (Austria) eginiko jarduerei.

 

Jardunaldi honetan sakonago landu dituzte industrialde eta industria-guneetako energia kostuak eta kontsumoa murrizteko alderdi teknikoak, jardunbide berritzaileak eta proiektuak. Orobat aztertu dute nola handitu produkzioa energia berriztagarrien bidez. Hau da, lankidetzako eredu eta aukera berriak aztertu eta proposatu dituzte enpresa-guneetako energia baliabideak hobeto kudeatzeko.

 

Sprilur-i dagokionez, Aurkene Niñok (Proiektuetako eta Garapen Sostengarriko arduradun teknikoa) parte hartu du jardunaldian eta industrialdeetan aplikatzen diren Energia Eraginkortasuneko eta Garapen Sostengarriko praktikak eta esperientziak aurkeztu ditu. EEEren izenean, Luis de Velascok ardatz hartu ditu poligonoetan eta industria sektorean Energia Eraginkortasuna lortzeko eta Energia Berriztagarriak ezartzeko dauden laguntzak. Bestalde, energia berriztagarrien analisi eta proiektuetako enpresa adituetako ordezkariek (Barrizar eta Goiener) hizpide hartu dituzte hainbat giltzarri, kontuan hartu behar direnak industria-guneetan energia eraginkortasunari eta energia berriztagarriei buruzko proiektuak planeatu eta garatzerako orduan.

 

“S-PARCS” proiektu europarra (“Envisioning and Testing New Models of Sustainable Energy Cooperation and Services in Industrial Parks”) Europar Batasunaren Horizontea 2020 programan integratuta dago (785134 diru-laguntza hitzarmenaren bidez) eta helburutzat dauka Enpresa arteko Lankidetza Energetikorako Plan bat definitzea 3 urtean, plan horren bidez eta tresna teknologiko berritzaileak erabiliz posible izan dadin energia eraginkortasuneko eta kostuak murrizteko neurriak aplikatzea enpresa-guneetan.

 

Aurreikusita dauden ekintzen artean aipatzekoak dira argiztapen teknika adimendunak, energia berriztagarrien pisua handitzea enpresetan eta enpresa-guneetan eta eraikinetako hondar-energia eta isolamendu termikoa aprobetxatzea, besteak beste. S-Parcs ekimena amaitzean espero da %10etik gorako hobekuntzak lortuko direla energia eraginkortasunean. Hala, azken erronka izango da ekimen hori martxan jartzea Sprilur-ek eta Industrialdeak Sozietateek kudeatzen dituzten gainerako industria-gune eta industrialdeetan.

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Azpiegiturak
Eibarrek 9.625 metro karratuko hirugarren sektorerako eraikin berria izango du Erisonon urtea amaitu baino lehen
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 25 urria, 2024 Azpiegiturak
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
koldo iturriagagoitia eckoing 23 urria, 2024 Azpiegiturak
Eckoing bizkaitarrak hazkunde bidean dauden enpresei Asiako merkatuetarako sartzen lagunduko die
Irakurri gehiago
23 urria, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko Adimen Artifizialaren lehen diagnostikoak nazioarteko AAren arloan erreferentzia bilakatzeko duen potentziala egiaztatu du
Irakurri gehiago
22 urria, 2024 Azpiegiturak
Peddinghausek produzitzeko denborak lau aldiz gutxitzeko gaitasuna duen eta erabat digitalizatuta dagoen makina-erreminta eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak