Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 maiatza, 2019 I+G Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

Txileko ordezkaritza bat SPRI Taldearekin bildu da Euskadiko politika publikoak ezagutzeko

Biobío eskualdeko (biztanle gehien dituen Txileko hirugarren eskualdea) ordezkariek Euskadiko potentzialtasun teknologikoak egiaztatu nahi dituzte

 

Biobío eskualdeko (biztanle gehien dituen Txileko hirugarren eskualdea) ordezkariek Euskadiko potentzialtasun teknologikoak egiaztatu nahi dituzte

 

Txileko Biobío eskualdeko ordezkaritza bat SPRI Taldeko (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) zuzendaritza-karguekin bildu da asteazken honetan, lehen eskutik ezagutzeko Euskadiko politika publikoak eta hainbat eragileren gaitasunak, arlo teknologikokoenak barne. Txileko ordezkariak kluster, teknologi zentro eta administrazio publikoekin ere elkartuko dira.

 

Ordezkaritza hori astelehenetik dago Euskadin, Lehendakaritzak gonbidaturik, eta aste honetan bilerak egin dituzte lehen sektoreko Hazi eta Neiker erakunde publikoekin. Biobío eskualdearen jarduera ekonomikoa basogintza eta arrantzan zentratzen da batik bat, baina garrantzitsuak dira halaber nekazaritza, manufaktura industria eta zerbitzuak.

ç

Asteazken honetako jardunaldian, Txileko ordezkaritzak (Biobío eskualdeko Parlamentuko presidente Isabel Weisse eta Corfo-ko -SPRI Taldearen antzeko erakundea- zuzendari Macarena Vera buru dituela) topaketa bat izan du Aitor Cobanera SPRIko Teknologi eta Berrikuntzako zuzendariarekin eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziako bi arduradunekin; eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko instalazioak bisitatu dituzte.

 

Datozen egunetan batzarrak egingo dituzte Tecnalia, Tknika, Orkestra, Euskal Herriko Unibertsitate eta Zornotzako Automotive Intelligence Center (AIC) zentroko arduradunekin.

 

Biobío erreferentziazko eskualdea da berrikuntza arloan ez bakarrik Txilen, baita ere Latinoamerikan. 1.557.414 herritar ditu, biztanle gehien dituen hirugarren eskualdea delarik, Santiago eta Valparaíso eskualde metropolitarren atzetik.

Lotutako albisteak

27 iraila, 2024 I+G
Mikel Jauregi sailburuak makina-erremintaren sektorea bisitatu du, euskal ekonomiarentzat funtsezkoa den industria
Irakurri gehiago
26 iraila, 2024 Berrikuntza
Bilbora itzuliko da Leaders in Tech Conference
Irakurri gehiago
24 iraila, 2024 I+G
CIC nanoGUNEk beste spin-off bat abiarazi du, erditze seguruago baterako teknologia batekin
Irakurri gehiago
20 iraila, 2024 I+G
Euskadi da Europa mailan terapia aurreratuen fabrikazioko hub nagusietako bat.
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Ekintzailetza
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak