Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 ekaina, 2019 I+G

Nuuk enpresak motor elektrikoen belaunaldi berri bat merkaturatu du

Enpresa bizkaitarrak sidecar modeloa aurkeztu du Madrileko VEM azokan

 

Enpresa bizkaitarrak sidecar modeloa aurkeztu du Madrileko VEM azokan

 

“Mugikortasunaren merkatua aldatzen ari da eta merkatuan dauden produktuak ez dira gauza premia batzuk asetzeko, horregatik sortzen ditugu produktu berriak” azaldu du Ixone Busturiak, Nuuk Europe enpresako proiektu-zuzendariak. Etxebarrin kokatutako enpresa bizkaitar hori espreski espezializatu da mugikortasun elektrikorako konponbide berritzaileetan, eta belaunaldi berriko motor eta ziklomotor katalogo bat du, bezero partikularrei nahiz profesionalei zuzendua.

 

Nuuk enpresak duela sei hilabete eskas merkaturatu zituen ibilgailu elektrikoen lehen modeloak. Gaur egun hiru gama dauzkate katalogo horretan: bata, hirian gidatzeko, bestea, mendian gidatzeko eta hirugarrena, garraio edo mezularitza zerbitzuetarako, eta denek dituzte ziklomotor eta motozikleta bertsioak. Enpresako product manager-ak azaldu duenez, Nuuk enpresan diseinatutako ibilgailuen helburua da motor elektrikoen merkatuan ase gabe dauden premiak asetzea. “Eskaintza zatituta dago gaur egun: batetik, gama altuko modeloak daude eta, bestetik, scooter estilokoak” azaldu du Ixone Busturiak, “gure modeloa erdibidekoa da, prestazio altuak ditu eta kalitate-prezio oreka hobea ere bai”.

 

Nuuk ibilgailu elektrikoen merkatuan sartu da lehen hiru modelo horiekin, baina konpainia gazte honek bezero bakoitzari egokitutako mugikortasun konponbideen hornitzaile bezala definitzen du bere burua. Egungo katalogoaz gain, aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu eta produktu berriak garatzen ditu. Zentzu horretan, laster merkaturatuko dute sidecar modelo berri bat Madrid Centro proiekturako. Nuuk-ek hiru bertsio garatu ditu: sidecab (pertsonak garraiatzeko), sidecargo (paketeentzako) eta sidecarga (kargak garraiatzeko). Ekainaren 7tik 9ra Madrilen egin den Ibilgailu Elektrikoen VEM azokan aurkeztu dute horietako lehenengoa.

 

Nuuk enpresak bi bazkide estrategiko dauzka hasieratik bere ibilgailuak garatu eta merkaturatzeko. Batetik, Bosch enpresa alemanak motorrentzako potentzia-trena jartzen du eta, bestetik, Rieju konpainia katalana mihiztatzeaz eta salmenta ondorengo zerbitzu teknikoaz arduratzen da. Gainera, Gironan kokatutako enpresa horrek partikularrentzako modeloak banatzen ditu 800dik gora salmenta-puntutan; aldiz, Nuuk gehiago bideratzen da bezero profesionaletara.

 

Konpainiak merkaturatu dituen motor elektrikoek 100km/h baino gehiagoko abiadura har dezakete eta 80-100 km arteko autonomia erreala dute. Lantaldea modelo berriak garatzen ari da, zeintzuek 250 km egin ahal izango baitituzte birkargatu beharrik gabe.

 

Las motos eléctricas que la compañía ha lanzado al mercado superan los 100km/h y tienen una autonomía en uso real de entre 80 y 100 km, aunque el equipo está desarrollando nuevos modelos que podrán llegar hasta los 250 km sin necesidad de recarga.

 

Lotutako albisteak

27 iraila, 2024 I+G
Mikel Jauregi sailburuak makina-erremintaren sektorea bisitatu du, euskal ekonomiarentzat funtsezkoa den industria
Irakurri gehiago
26 iraila, 2024 Berrikuntza
Bilbora itzuliko da Leaders in Tech Conference
Irakurri gehiago
24 iraila, 2024 I+G
CIC nanoGUNEk beste spin-off bat abiarazi du, erditze seguruago baterako teknologia batekin
Irakurri gehiago
20 iraila, 2024 I+G
Euskadi da Europa mailan terapia aurreratuen fabrikazioko hub nagusietako bat.
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Ekintzailetza
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak