Tankera honetako proiektuak garatzen dituzten enpresen esperientziak kontatuko dituen “Datuen analitikaren balioa lehiakortasun erreminta bezala industria 4.0n” jardunaldia ekainaren 19an egingo da Elgoibarren.
IMH Fabrikazioaren Zentro Aurreratuak datorren ekainaren 19rako “Datuen analitikaren balioa lehiakortasun erreminta bezala industria 4.0n” jardunaldi teknikoa antolatu du, datuen analitikaren esparruan beren lehiakortasunari bultzada eman nahi dioten enpresei zuzendutako ekitaldia.
Jardunaldia datorren ekainaren 19an, asteazkena egingo da Elgoibarko Mintxeta Aretoan, 9:00etatik 11:45 arte, eta Big Data aplikazioak eta transformazio digitalarentzako proiektu industrialetan datuen analitika, ekimen mota hauek garatzen dituzten enpresen esperientzien bitartez ezagutzeko balioko du.
Jardunaldian parte hartu nahi duten pertsonek formulario hau bete beharko dute edo imh@imh.eus helbide elektronikora idatzi
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?