Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 ekaina, 2019 Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Euskadik lider izaten jarraitzen du zibersegurtasun arloko Europako lankidetza publiko-pribatuan

European Cybersecurity Organisation (ECSO) erakundeak Javier Diéguez (Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa / Basque Cybersecurity Centre – BCSCko zuzendaria) aukeratu du berriro Lankidetza Batzordeko (Partnership Board) Europako eskualdeen ordezkari izateko
Javier Diéguez

European Cybersecurity Organisation (ECSO) erakundeak Javier Diéguez (BCSCko zuzendaria) aukeratu du berriro Europako eskualdeen ordezkari izan dadin Lankidetza Batzordean (Partnership Board), Europako Batzordearekiko komunikazio-kanalean.

European Cybersecurity Organisation (ECSO) erakundeak Javier Diéguez (Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa / Basque Cybersecurity Centre – BCSCko zuzendaria) aukeratu du berriro Lankidetza Batzordeko (Partnership Board) Europako eskualdeen ordezkari izateko. Batzorde hori Europako Batzordearekiko komunikazio-kanal formala da eta bertan eztabaidatzen da zibersegurtasun arloko proiektuei buruzko lan-programa. Hala, Euskadik bere posizioa sendotzen jarraitzen du Europako erreferente izateko zibersegurtasun arloan. Diéguez kargu horrexetarako aukeratua izan zen duela urtebete.

Gaur berrautatua izan da ECSOk Bruselan egin duen batzarrean. Euskadiko Zibersegurtaun Zentroa ECSO sareko eskubide osoko kide da iazko urtarriletik. ECSO Europako zibersegurtasun-sare handiena da, zeinetara biltzen baitira zibersegurtasunaren arloko administrazio publikoak, enpresak, ikerketa zentroak, elkarteak, eskualdeak eta askotariko organismoak.

Horixe da, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen bitartez 2017ko urrian sortutako BCSCren bidez lortu nahi den helburuetako bat: Euskadi nazioarteko erreferente izan dadila zibersegurtasun-teknologiak fabrikazio aurreratuko industriari aplikatzeko orduan.

Lankidetza Batzorde Publiko-pribatua (Partnership Board) da ECSOren eta Europako Batzordearen arteko komunikazio-kanal formala eta bertan eztabaidatuko da Horizontea 2020 ekimenaren barruan garatuko diren zibersegurtasun arloko proiektuen lan-programa eta I+G+B programa orokorrarekin erlazionatutako gaien inplementazioa eta, gainera, jarraipena egingo zaie lankidetza publiko-pribatuko konpromisoei.

Batzorde horren bitartez elkarrizketa ireki bat sortzen da ECSOko kideen artean, Europako Batzordearekin adostutako kontratuan aurreikusitako helburuak lortzeko.

BCSC buru-belarri aritu da lanean azken hilabete hauetan, balio ekarpenak eginez Inbertsio, Hezkuntza eta Eskualde arloetako lantaldeetan. Hala, ECSOk uste du Euskadik lidergoa har dezakeela eta Partnership Board batzordeko Eskualdeen ordezkari izan daitekeela.

Euskadiko Zibersegurtasun Zentroaren hogei hilabeteak

Eusko Jaurlaritzak Basque Cybersecurity Centre sortu zuen duela hogei hilabete, erantzukizunez jokatzeko gure industriaren lehiakortasun eta berrikuntza gaitasunak desafiatzen dituen eta gure hiritarren eskubideak mehatxatzen dituen testuinguru berri batean. BCSC 2017ko urrian sortu zen eta bere egoitza Arabako Teknologi Parkean kokatuta dago.

BCSC bereziki sortu da zibersegurtasunaren kultura sustatu eta garatzeko euskal gizartean, zibersegurtasunaren aplikazioarekin loturiko jarduera ekonomikoa dinamizatzeko eta alor horretako sektore profesionala indartzeko. Esan bezala, BCSCk xedetzat hartu du Euskadi nazioarteko erreferente izan dadila, zuzendu ditzala tokiko zein Europako eskualdeen arteko lankidetzako ekimen publiko-pribatuak, eta topagune bilaka dadila tokiko zibersegurtasun eskaintzaile eta eskatzaileentzat.

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak