Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 uztaila, 2019 Ekintzailetza Eraldaketa digitala Invest in Basque Country Nazioartekotzea ASEAN Asia eta Ozeania BIND India Industria adimenduna Invest in Basque Country Smart Industry Programa Start up Txina UP Euskadi

Japoniako Saitama prefekturako enpresa-ordezkaritzaren bisita

Japoniako ordezkaritzak -industria arloko 13 enpresaz osatua eta Saitamako enpresarien elkarteko kideek lagundua- interes handia agertu du industria arloko eta garapen teknologikoko politikan (Basque Industry 4.0), Euskadik atzerriko inbertsioari eskaintzen dizkion aukeretan eta startupei laguntzera bideratutako ekintzetan

Saitama prefekturako enpresarien ordezkaritza batek bilera bat izan du astearte honetan SPRIko ordezkariekin, bertatik bertara ezagutzeko Euskadi inbertsiorako balizko jomuga bezala, eta ekintzailetzari laguntzeko ekosistema, zehazki, BIND 4.0 programa.

Japoniako ordezkaritzak -industria arloko 13 enpresaz osatua eta Saitamako enpresarien elkarteko kideek lagundua- interes handia agertu du industria arloko eta garapen teknologikoko politikan (Basque Industry 4.0), Euskadik atzerriko inbertsioari eskaintzen dizkion aukeretan eta startupei laguntzera bideratutako ekintzetan.

Euskadin Laugarren Iraultza Industriala garatzearen aldeko apustuaren emaitza da BIND 4.0. Iraultza horren helburua da lantegiak digitalizatzea eta ekintzailetza teknologiko eta aurreratuaren erreferente izatea, talentua eta startup onenak erakartzeko mundu mailako lehiaren markoan.

Bestalde, 2018an hamasei enpresa atzerritar kokatu ziren Euskadin eta lehendik zeuden beste hogeita bik inbertsio berriak egin zituzten, 644 lanpostu sortuz eta 136,3 milioi euro inbertituz SPRI Taldearen “Invest in the Basque Country” estrategiaren bitartez. Kopuru hori duela urtebetekoaren bikoitza da. Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko zerbitzu hori 2014an martxan jarri zenetik, 92 enpresa atzerritar kokatu dira Euskadin Invest in the Basque Country estrategiaren bitartez, eta 476,1 milioi euro inbertitu eta 1.986 lanpostu sortu dituzte.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 8 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak