Ekitaldi hori uztailaren 17an egingo da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologi Parkean
Eusko Jaurlaritzak eta Ineustar-ek (Zientzia industriaren Espainiako elkarteak) jardunaldi bat antolatu dute uztailaren 17an, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologi Parkean, industria sektore horren gaitasunak eta aukerak ezagutarazteko. Euskadin badira zenbait enpresa mundu mailako erreferenteak direnak arlo horretan eta lanean ari direnak munduko ikerketa-gune eta agentzia garrantzitsuenentzat (CERN, NASA edo ITER), eta badira ere euskal enpresak liderrak direnak zein bere merkatu-nitxoan, hala nola superkonduktibitatean, mekatronikan edo mekanizatu ultra-zehatzean.
Gainera, Euskadin teknologia-zentroz, unibertsitatez, instalazioz eta bikaintasun-zentroz osatutako sare pribilegiatu bat dugu.
Jardunaldi honen helburua da zientziaren industriako euskal ekosistemako agenteek elkar hobeto ezagutu dezatela, haien arteko lankidetza sustatzea, eta sektorearen ezaugarri eta aukera garrantzitsuenak aurkeztea.
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuorde Estíbaliz Hernáezek emango dio hasiera jardunaldiari. Gero, dozena erdi bat hitzaldi emango dira proiektu bereziei eta euskal teknologia-zentroen gaitasunari buruz. Azkenik, hiru enpresek beren kasu arrakastatsuak azalduko dituzte.
Izena emateko hona hemen: (ineustar@ineustar.com)
Jardunaldiaren programa:
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?