Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 uztaila, 2019 Eraldaketa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

4.0 Industriako EAEko eta Alemaniako ereduak, gaurko protagonistak Innovation Summit ekitaldian

Portugaleko i4.0 programaren kudeatzaileek erabaki dute euskal eredua eta Industrie 4.0 Platform ekimen alemana esperientzia interesgarriak eta aberasgarriak direla erronkak eta jardunbide egokiak partekatzeko

SPRI Taldeak Basque Industry 4.0 estrategia aurkeztu du Alemaniako Industrie 4.0 Platform-ekin batera

SPRIko Ekimen Estrategikoen arduradun Cristina Oyónek Basque Industry 4.0 estrategia aurkeztu du 4.0 Industriari buruzko nazioarteko ekitaldi batean, non bi aplikazio-eredu aukeratu baitira Europan jarraitu beharreko eredu gisa: euskal eredua eta Alemaniako Industrie 4.0 Platform eredua. Euskal ordezkariak “4.0 Industriako Frontrunner-ak” izeneko saio batean parte hartu du gaur, uztailaren 8an, Porton (Portugal) egin den Innovation Summit ekitaldian.

Portugalek badu i4.0 estrategia nazional bat, zeinaren helburua baita 20.000 enpresa eraldatzea, 200.000 langile birkualifikatzea eta eraldaketa digitaleko 350 proiektu finantzatzea, eta 600 milioi euroko baliabide publiko eta pribatuak bideratuko ditu horretarako 2 urtean.

Hala, Portugaleko i4.0 programaren kudeatzaileek erabaki dute euskal eredua eta Industrie 4.0 Platform ekimen alemana esperientzia interesgarriak eta aberasgarriak direla erronkak eta jardunbide egokiak partekatzeko.

Cristina Oyónekin batera, mahai-inguruan izan dira baita ere Hannover-eko azokako –mundu osoan erreferentziazkoa bihurtu dena 4.0 Industriako puntako teknologien egoera erakusteko- nazioarteko zuzendaria eta automatizazio teknologiak eskaintzen dituen Festo enpresako sare eta berrikuntza estrategikoetako zuzendaria. Enpresa horrek zuzenean parte hartzen du Alemaniako Industrie 4.0 plataforman eta berak aurkeztu du autonomian eta elkarren arteko operagarritasun eta sostengarritasunean oinarritua dagoen plataforma horren 2030erako ikuspegia.

Saio horretan hainbat giltzarri eskaini dira Europak Asiaren eta Estatu Batuen lehiakortasun-maila berean jarraitu dezan, eta argi gelditu da zein garrantzitsua den nazio eta eskualde mailako ekimen guztiak bateratzea Europako estrategia batekin, adibidez, Europako Batzordearen aholkularitza-taldeak (non parte hartu baitu Cristinak) berriki argitaratu duenarekin, zeinaren helburua baita balore sozialekin eta ingurumen sostengarriarekin bateragarri izango den aurrerapen ekonomiko bat lortzea.

 

Lotutako albisteak

14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta
Irakurri gehiago
9 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Kaytek-ek bere teknologia esportatu nahi du digitalizazio industrialerako
Irakurri gehiago
7 urtarrila, 2025 Eraldaketa digitala
Elkarmedia “etengabeko I+Gn” dago bezeroei irtenbide digital pertsonalizatuak emateko
Irakurri gehiago
31 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
1.629 euskal ETE egon dira 2024an Eusko Jaurlaritzaren Eraldaketa Digitalerako programetan
Irakurri gehiago
18 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Gureak enpresak digitalizazioaren arloan aurkitu ditu desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu berriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak