Bartzelonako Unibertsitateko Enric Brillas izan da 2019ko “CIC energiGUNE Ikerketa Zientifiko” Sariaren irabazlea
Teófilo Rojo Elektrokimika Saileko Zuzendari Zientifikoak eta Asier Urzelai CIC energiGUNEko Pertsonen Zuzendariak eman diote saria asteazken honetan, Espainiako Kimika Errege Elkartearen XL. Topaketaren barruan Huelvan egin den ekitaldian.
Enric Brillas Bartzelonako Unibertsitateko ikerlariak, Espainiako Kimika Errege Elkartearen 2019ko Elektrokimika Taldearen “CIC energiGUNE Ikerketa Zientifikoa” saria jaso du asteazken honetan, uztailaren 10ean. RSEQ erakundearen XL. topaketa dela eta Huelvan egin den entrega ekitaldian, Euskadiko zentroko Teófilo Rojo Elektrokimika Saileko Zuzendari Zientifikoak eta Asier Urzelai Pertsonen Zuzendariak hartu dute parte.
Sariaren helburua Elektrokimikaren alorrean ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa bultzatzea da, eta 4.000 euro banatzen ditu. Epaimahaiaren iritziz, Bartzelonako Unibertsitateko Enric Brillas Cosok aurkeztu duen proiektuak merezi izan du saria irabaztea.
Brillasek aurkeztutako hautagaitzako kideak hauek dira: Pere Lluís Cabot Julià, José Antonio Garrido Ponce, Rosa María Araujo Boira, Rosa María Palmira Rodríguez González, Francisco Andrés Centellas Masuet eta Ignacio Sirés Sadornil, guztiak ere Bartzelonako Unibertsitatekoak.
Huelvako Unibertsitateko Jacobo del Barco Pabiloian egin den ekitaldia, Espainiako Kimika Errege Elkartean Elektrokimikan Espezializatuta dagoen Taldearen XL. bileraren barruan dago. Bertan, arlo horretako adituek hartzen dute parte. Euskadiko CIC ordezkatuz, Teófilo Rojo Elektrokimika Saileko Zuzendari Zientifikoa eta Asier Urzelai Pertsonen Zuzendaria joan dira, eta epaimahaiko kide gisa ere aritu dira.
CIC energiGUNEri buruz
CIC energiGUNE Europako erreferentziazko ikerketa gunea da energiaren biltegiratzearen arloan. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren arlo horretako ekimen estrategikoa da, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntza ere badu, eta energiaren eta biltegiratzearen sektoreko Euskadiko enpresa nagusiak ditu bere patronatuan: Iberdrola, Cegasa Portable Energy, Sener, Siemens-Gamesa, Ormazabal, Idom, Solarpack, Mondragon Korporazioa eta Nortegas.
Miñaoko CICek oso emaitza garrantzitsuarekin itxi zuen 2018ko ekitaldia: eragin handiko 500 argitalpen zientifikotik gora, 35 industria proiektu baino gehiagotan parte hartzea, eta Europa mailako 9 proiektu, H2020 esparruaren barruan, Europan 120 milioi euro baino gehiago trakzionatuz.
Lotutako albisteak
Ecenarro, hotzeko estanpazio adimenduna garatzen duen kooperatiba
Bergarako enpresak 50 milioi pieza fabrikatzen ditu urtean, eta SPRI Taldearen laguntza jaso du BDIH Konexio programarako.
Lointek, Marcelo Gangoiti Sariaren XXVIII. edizioko irabazlea
Erabakia honako arrazoietan oinarritzen da: Ikuspegi estrategikoa eta lidergo globala, nazioarteko presentzia, I+G+b arloko inbertsio eta erdintasunarekiko eta tokiko talentuarekiko konpromisoa
Konfiantza eta lankidetza, euskal industrian onura eta hazkunde jasangarria sortzeko gakoak
Ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren garapena errazten duten soluzio eta adibide inspiratzaileak
Mikel Jauregi sailburua FVEM – Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren ordezkaritza batekin bildu da
SPRI Taldearen egoitzan
Jasangarritasun korporatiboaren bidez Enpresentzat balioa sortzen
ETEetan eta enpresa-proiektuetan estrategia onak eta errentagarriak garatzeko prestakuntza praktikoa