Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 11 uztaila, 2019 Eraldaketa digitala I+G EIKTak

Oscar Sevillano, Ekide: “Serie labur bat serie luze bihur daiteke denborarekin”

180 langile enplegatzen dituen Ekide konpainia gipuzkoarra espezializatuta dago ingeniaritzan eta fabrikazioan, kontrolerako tresnetan eta ikusmen artifizialean

 

180 langile enplegatzen dituen Ekide konpainia gipuzkoarra espezializatuta dago ingeniaritzan eta fabrikazioan, kontrolerako tresnetan eta ikusmen artifizialean

 

Ekide EAEko talde industrial garrantzitsuenetako bat da eta espezialista da inpaktu teknologiko handiko hiru arlo hauetan: ingeniaritza eta fabrikazioan, automozio sektorerako kontrolerako tresnetan eta ikusmen artifizialean. 1990ean sortua Mondragon Unibertsitatearen barruan, presentzia du Europan, Ipar Amerikan eta Asian. Iaz 30 milioi euro fakturatu zituen eta gaur egun 180 pertsona enplegatzen ditu, langileak “funtsezkoak” direlarik enpresak berrikuntzaren alde egin duen apustua aurrera eramateko. Oscar Sevillano zuzendari nagusiak dioenez, Ekidek bere fakturazioaren %7 bideratzen du urtero berrikuntzara.

 

Zuek diseinatzen dituzue Irizar autobusen kontsolako argiak, ezta?

Hala da. Material desberdinak batuz egiten diren serie laburren produkzioan espezializatu gara eta sabaiko kontsola da Irizarrentzat fabrikatzen dugun produktuetako bat. Kontrolerako tresnen negozio-unitateko produktu bat da, eta unitate horretan plastikozko piezen kontrolerako eta estanpaziorako tresnak garatzen ditugu.

 

Zer lortzen du Ekidek Irizar bezalako konpainia trakziogile batekin lan eginda?

Oso ikuspegi interesgarria ematen digu, zalantzarik gabe. Hain zuzen, hazten eta garatzen ari gara oso harreman estua izan dugulako gure bezeroekin eta, zorionez, Euskadin badauzkagu erreferentziazkoak diren hainbat konpainia, adibidez Irizar, CAF edo CIE Automotive, zeintzuei esker posible baitugu hazteko eta berritzeko aukerak izatea.

 

Zer da serie labur bat eta zein abantaila ditu?

Abantaila nagusia da beste hornitzaile batzuengandik bereizteko aukera ematen digula. Adibidez, automozio merkatuko azpi-kontratistak proiektu oso zehatzetan eta fabrikazio teknologia ia bakarrean espezializatzen dira, eta beren ahalegin guztiak bideratzen dituzte serie handiak egitera eta kostuak murriztera. Gu beste era batera espezializatu gara. Produkzioari dagokionez, egin ditzakegu metalezko piezak, plastikozkoak (injekzio bidez) edo composite-ak, adibidez karbono-zuntzezkoak, baina batez ere espezializatu gara azpi-multzoen fabrikazioan eta saiatzen gara ahalik eta balio erantsi handiena eskaintzen. Horrek sekulako ezagutza ematen digu, eta aukera eskaintzen digu gure bezeroentzat berritzeko.

 

Horrelako serieen heldutasuna nahiko laburra izaten da, hau da, proiektuarekin batera jaiotzen eta hiltzen dira. Zentzu horretan, badirudi nahiko arriskutsua izan litekeela negozio-ereduaren errentagarritasunerako. Nola egiten diozue aurre horri Ekiden?

Egia da arriskutsua dela, baina kontuan hartu behar da prototipoak egiten hasi ginela eta horrelakoak ere pieza bakarrak edo unitate gutxiko serieak izaten direla. Eta garatu dugun ezagutza guztia serie laburretan aplikatu ahal izateak aukera eman digu arriskua murrizteko. Gainera, kontuan hartu behar da serie labur bat serie luze bihur daitekeela denborarekin, hau da, nahiz eta urtean bizpahiru mila pieza bakarrik fabrikatu (adibidez, auto-karabanentzako sabaiak), pieza horiek balio erantsi handia dute eta, beraz, denboran iraun dezakete bezeroen etengabeko eskaerari esker.

 

Ikusmen artifiziala da zuen negozio-ildoetako bat. Adar hori zenbateraino izan daiteke probetxuzkoa zuen bezeroentzat?

Gure ingeniaritza gai da teknologia hori integratuko duen azterlan oso bat egiteko eta ikusmen artifiziala nahiz beronen inguruko aldagai guztiak baloratzeko: automatizazioa, softwarea edota teknologia hori bezeroaren lantegian instalatzeko baldintzak. Zentzu horretan, ikusmen artifizialak aukera ematen digu ikuskaritza-lan errepikakorrak automatizatzeko kontaktu fisikorik gabe, kalitate-kontrolen eraginkortasuna handitzeko edo denborak murrizteko, besteak beste.

 

Duela bi urte lantegi bat ireki zenuten Querétaron (Mexiko). Zergatik han? Zer eskaintzen dio lantegi hark taldeari?

Arrazoi asko daude erabaki horren atzean. Batetik, ongi dakigu gure bezero garrantzitsuenak (besteak beste, Irizar) Mexikoko merkatuan kokatuta daudela eta, gainera, ikusten genuen gure jarduerak izan zezakeela txoko bat merkatu horretan. Beraz, harremanetan jarri ginen han kokatutako euskal enpresa zenbaitekin eta beste partner batzuekin, eta han kokatzea erabaki genuen. Gainera, kontuan izan behar da aspalditik nazioartekotua dagoen automozio sektoreak Mexiko erabiltzen duela hub logistiko bezala, horregatik, Gestamp, Maier edo CIE bezalako enpresek hainbat lantegi dauzkate Mexikon. Beraz, hori guztia kontuan izanik eta 2008ko krisialdian ikasitakoarekin, dibertsifikazio globalagoa lortu nahi genuen eta eskualde desberdinetan kokatu ginen enpresaren etorkizuna bermatzeko eta aurkezten diren aukera guztiak aprobetxatzeko.

 

Lotutako albisteak

14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Alex Rayón (Brain & Code): “Teknologia mugikorrekiko eta Adimen Artifizialarekiko elkarbizitza naturalizatu behar dugu”
Irakurri gehiago
8 urria, 2024 Eraldaketa digitala
Intralogistik: “Industria-sektoreko enpresei laguntzen diegu haien kudeaketa logistikoa eraginkorragoa eta merkeagoa izan dadin”
Irakurri gehiago
5 iraila, 2024 Eraldaketa digitala
NORAi: “Business Intelligence teknologia abantaila lehiakorra da enpresentzat”
Irakurri gehiago
23 abuztua, 2024 Berrikuntza
Manex 4.0-HRE Automationek “Espezializazio estrategikoa” saria jaso du 2024 Toribio Echevarria sarietan
Irakurri gehiago
10 ekaina, 2024 Eraldaketa digitala
Worköholics: “Agenatzia gisa bereizten gaituena esperientzia digitalak sortzea da”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak