Etorkizuneko mugikortasunaren kontzeptua goitik behera aldatzen ari den Hyperloop Transportation Technologies HTT enpresak, Sisteplant enpresa espainiarrari, Hyperloop etorkizuneko treneko kapsulak zerbitzuan jartzeko sistema guztien integrazio eta mihiztadura egingo diren instalazioen diseinua egiteko ardura eman dio. Kapsulak, Espainiako beste enpresa batek, Airtificial Intelligence Structures-ek, alegia, osatutako materialez fabrikatuta daude.
Proiektua, Elon Musk-ek 2013an, seguruagoa, azkarragoa, ekonomikoagoa, klimak edota balizko mugimendu sismikoek eraginik egingo ez zion, bestelako garraio bideentzat oztopo izango ez zen eta jasangarria izango litzatekeen mugikortasunerako soluzio bat diseinatzeko ikuspegi partekatutik sortu zen.
Handik gutxira, Hyperloop Transportation Technologies-ek enpresa entzutetsuetako, esaterako, Boeing, Airbus, Nasa, eta Harvard, UCLA eta bestelako unibertsitateetako 100 profesional baino gehiagoz osatutako partzuergo bat ahalbidetu zuen, beti ere, orain arte kontzeptu bat besterik ez zen horren garapenean lan egiteko asmoz.
Geroztik, Hyperloop TT-ek teknologikoak zein komertzialak diren akordioak ezarri ditu hainbat herrirekin, horien artean AEB, Txekiar Errepublika, Arabiar Emirerri Batuak, Frantzia, Alemania, India eta Brasilekin.
Industrializazio eta sektore aeronautikoko muntaia lerroetan Sisteplantek duen eskarmentu handia, funtsezkoa izan da, etorkizuneko Hyperloop HTT ekoizpen instalazioen diseinuaz arduratu dadin. Instalazio horietan, sistema guztiek integrazioa gauzatuko da eta kapsulen froga eta zerbitzu jartzeak egingo dira.
Sisteplantek Etorkizunerako Fabrika kontzeptua planteatu du, etorkizuneko mugikortasun soluzioa izango denerako, besteak beste, malgutasun eta emate epe murritzak bezalako irizpideei so eginda, muntaiaren modularitateari esker, pertsonalizazio maila handiak ahalbidetuz.
Bestalde, Airtificial Intelligence Structures, Espainiako merkatu jarraituan kotizatutakoa, garraiobide berriaren kapsulen fabrikazio eta mihiztadurarako hornitzaile esklusiboa da. Airtificialek fabrikatutako lehen kapsulak, urriaren 2an aurkeztu zenak, 32 metro luzera zituen. Bigarren kapsula 2019 urte bukaerarako ematea aurreikusita dago.
Sisteplantek definitutako proiektuak, fabrikazio eta muntaia fase guztien sinkronizazioa, lay out-a, automatizazioak, lan edukiak, edo eskariaren hazkundearen araberako inbertsio mailak bezalako atalak aintzat hartzen ditu.
HyperloopTT-ari buruz
Hyperloop Transportation Technologies (HyperloopT), bidaiarien garraiorako lehen Hyperloop-a eraikitzera bideratutako garraio teknologiaren enpresa da. Hyperloop, bidaiariak eta merkantziak distantzia handietan garraiatzeko aukera luzatzen duen sistema da. HyperloopTT-ek, teknologia berriak, negozio eredu aurreratu batekin konbinatzen ditu, soinuaren abiadura baino arinagoa den garraio sistema bat sortzeko asmoz.
Sisteplant-i buruz
Sisteplant, euren prozesuen transformazioaren bitartez, enpresa industrial zein zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen lehiakortasuna hobetzean espezializatuta dago.
Talde industrial hau 1984an sortu zen eta bere jarduera nagusia, ekoizpen, logistika eta antolakuntza prozesuen optimizazioa da, soluzio teknologikoak eta fabrikazio aurreratuko soluzioak eskainiaz.
Sisteplantek egoitza desberdinak ditu Espainian, hala nola Madrilen, Bilbon, Bartzelonan eta Sevillan, eta maila internazionalean, Mexikon eta Brasilen. 150 langile baino gehiago ditu eta Automobilgintza, Aeroespaziala eta Defentsa, Elikagaigintza, Kimiko Farmazeutikoa, Ekipoetako Ondasunak, Elektronikoa, Energia eta Ingurumena, Azpiegiturak eta Garraioak, Osasuna, Facilities eta Administrazio Publikoa bezalako sektore anitzetarako ekintzak betetzen ditu.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?