Fagor Ederlan-ek eta xabetek BIND 4.0 ekimenaren barruan hasitako proiektua berritu dute. Kontratu berri honen helburu nagusia FAGOR Ederlanen prozesu produktiboen lehiakortsauna hobetzen jarraitzea da. Erronka hau aurrera bideratzeko, adimen artifiziala eta datuen analisia erabiliko da. Era berean, xabetek modulo digitalak industrializatuko ditu, eta horrela, Fagor Ederlanek prozesuak denbora errealean kudeatzeko gaitasuna izango du.
Fagor Ederlan eta xabeten arteko harremana BIND 4.0 programaren 3.edizioaren barruan eman zen. Bertan, Fagor Ederlanek xabetekin batera kalitate prediktiboaren inguruan dituen erronkei egin dio aurre. Xabetek aurkeztutako produktu eta zerbitzuei esker eta batera egindako elkarlanarekin, prozesuaren datuak erabilita piezen kalitatea aurreratzeko gaitasuna gauzatu da piezaren fabrikazio prozesua bukatu baino lehenago. Gainera, prozesu honetan biek ikusi dute potentzial handia arlo berdinean eta baita beste erronka eta ekimen estrategiko batzuetan lan egiteko ere. Sinatutako akordioaren barruan Fagor Ederlanek hurrengo urteetan bideratuko dituen erronka hauetan lan egingo da.
BIND 4.0 programaren helburuetako bat, xabet eta Fagor Ederlanen artean sinatutako akordioak bultzatzea da, industria 4.0 arloa eta transformazio digitalaren ezarpena enpresatan erraztuz. BIND 4.0 hirugarren edizioa duela egun batzuk bukatzen zen Demo Day-arekin eta bertan azaldu zen 4. edizioa, oraingo honetan beste arlo batekin programaren barruan, elikadura edo food-tech.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?