Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 22 uztaila, 2019 Eraldaketa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

Sektore siderurgikoaren monitorizazioa eta trazabilitatea i2U-rekin

Enpresa donostiarrak, geolokalizazio, sentsorikoa, IoT eta ikusmen artifizialeko erremintak erabiltzen ditu industria prozesuen kontrolerako

 

Enpresa donostiarrak, geolokalizazio, sentsorikoa, IoT eta ikusmen artifizialeko erremintak erabiltzen ditu industria prozesuen kontrolerako

 

i2U (Innovated to Use) konpainia donostiarrak bere jarduera industria sektorera birbideratu du azken hilabeteetan. Hasieran bere proiektuak zabortegien monitorizazioan oinarritzen baldin baziren, hondakinak tratatu ahal izateko, orain, sektore siderurgikoarentzako gainbegiratze eta trazabilitate sistema oso bat eskaintzen dute. i2U-ko CEO eta fundatzaile den Alberto Cogollosekin mintzatu gara.

 

Zein da i2U-ren sorburua?

2016ko azaroan martxan jarri ginen, bezero batek planteatutako arazo berezi bati erantzuna eman nahian. Zenbait bazkide Bildu ginen, hiri hondakin solidoen tratamendurako instalazioetan hondakin hobiak ikuskatu eta monitorizatzeko asmoz. IoT (Gauzen Interneta) erreminten bitartez, lurrak barreiatzeaz arduratzen diren ekipoak eta zabortegien lokalizazioa eta erliebea monitorizatu genituen, honela, isurketen trinkotze maila neurtu eta lixibatuen ekoizpena optimizatu ahal izateko. Horretarako, RTK, ikusmen artifiziala, sentsorikoa, datuen tratamendua edo ‘machine learning’ bezalako lokalizazio zehazteko teknologiak aplikatu genituen. Hasierako proiektu hartatik, ingurumenarekin eta zabortegien monitorizazioarekin erlazionatutako beste ekimen batzuetara salto egin genuen.

 

Zein momentutan egin zenuten zuen teknologia eta ezagutza industria sektorean aplikatzearen aldeko apustua?

Hondakinen tratamenduaren monitorizazioarekin erlazionatutako proiektuak egiten bi urte igaro ondoren, teknologia honek industrian eragin nabarmena izan zezakeela ikusi genuen. Hondakinen geolokalizazio eta trazabilitatearen teknologiarekin  asko ikasi genuen eta, eta ni industria sektoretik natorrenez eta industria siderurgikoa ondo ezagutzen dudanez, gure ezagutza sektore honetan aplikatzeko aukera planteatu genuen.

 

Esparru industrialean, zer nolako proiektuak gauzatzen ari zarete?

Doitasun handiko eta 1-2 zentimetro inguruko akats tarteko, bai kanpoan (‘outdoor’), bai barruan (‘indoor’) mugimenduan dagoen edozein makina geolokalizatzeko gai den berezko teknologia garatu dugu. Honek, nik, industria siderurgikoarekin erlazionatutako material metalikozko fardel edo bobinak mugitzeko erabiltzen diren ekipo guztiak kontrolatzeko aukera luzatzen du. Uneoro, orgatila edo garabi bat bezalako mugitzen diren elementuak lokalizatuta izateko gai banaiz, garraiatzen dituzten fardelen trazabilitate fisikoa egiteko eta monitorizatuta izateko beta dut.

 

Trazabilitate hori ikuskatzeko zer nolako teknologia motak erabiltzen dituzue?

RTK eta IPS konbinatzen duen berezko teknologia garatu dugu. RTK, GPS bezalako satelite bidezko nabigazio teknologiak eta irrati-frekuentzia edo telefonia bidezko komunikazio sistemak uztartzen dituen neurketa sistema bat da. Irrati-frekuentziak edo telefonia komunikazioa erabiltzean, denbora errealean, datuak eskuratu eta posizionatze zuzenketak lor daitezke, mugimenduak dauden makinak edo objektuak kontrolatzeko oso garrantzitsua dena.

 

IPS-ren kasuan -Indoor Positioning System edo Barrualdeetako Posizionatze Sistemaren siglak- eraikinen barruan satelite bidezko nabigazio sistemek ez dute behar bezala funtzionatzen, horregatik, gailu mota desberdinen sareak garatu ditugu, haririk behar gabe, denbora errealean, ibilgailu edo makina bat non dagoen jakiteko informazioa bidali ahal izateko.  Horrez gain, eta esaterako merkataritza zentro baten barruan dauden pertsonak lokalizatzeko ere erabili ohi da.

 

Teknologia hauez gain, elementu desberdinak monitorizatzeko IoT gailuak ere erabiltzen ditugu, sentsorikoa, edo, trazabilitate hori egiteko eskorga jasogailu edo beste makinetako ordenadoreak kontrolatu genitzake. Egoera batzuetan, esaterako, bi fardel batera daudenean eta identifikatzeko zailtasunak daudenean, ikusmen artifizialeko erremintak erabiltzen ditugu bere trazabilitaterik galdu ez izateko.

 

Geolokalizazioarekin erlazionatutako informazio hau, trazabilitatean ere oso garrantzitsuak diren fabrikazio prozesuetan are bideratuagoak dauden beste datu mota batzuekin konbina daitezkeela uste dut, ez da hala?

Bai. Fardela kontrolatuta dagoenean, prozesuaren inguruko datuak eskura genitzake, ERP-tara konektatuta, SCADA sistemak eta bestelako kontrol sistemetara ere. Labe baten inguruko, bertan material batek eman duen denborari buruzko edo jasandako tenperaturaren inguruko eta abar baten inguruko datuak atzitu genitzake. Prentsan, zenbat kolpe eman dizkioten jakin dezakegu, une bakoitzean zenbat tenperaturara egon den edo prentsan zenbat denboraz egon den jakin dezakegu. Prozesu guztien datu guztiak ditugu.

 

Trazabilitate informazio hori geroz eta garrantzitsuagoa da enpresentzat, ezta?

Amaierako bezeroak geroz eta gehiago jakin nahi du eta geroz eta produktuaren trazabilitate maila sakonagoa exigitzen dute. Ibilgailu eta hegazkin fabrikatzaileek, euren auto edo hegazkinak fabrikatuko dituzten altzairuari zer gertatu zaion jakin gura dute. Orain dela bost urte, enpresa askok prozesu hauek monitorizatu beharraren garrantziaz ez ziren ohartzen, are gutxiago erabiltzen ziren teknologiak ulertzea, baina hauxe oraintxe aldatzen ari da. Egia esateko, altzairu fabrikatzaileen prozesu logistikoak oraindik ere oso zaharkituak dira, baina geroz eta gehiago dira modernizazioaren alde egiten dituzten enpresak.

 

Zeintzuk dira oraintxe bertan zuen bezero nagusiak?

Hiru ataletan banatuko nituzkeen: altzairu fabrikatzaileak, fardelak mugitzen dituzten baina transformatzen ez dituzten altzairu transformatzaileak, siderurgia fardelak bakarrik mugitzen dituzten logistika enpresak eta logistikara bakarrik aritzen direnak. Siderurgiarena oso sektore horizontala da eta Estatu zein munduko leku desberdinetan fabrikak dituzten oso taldeenak. Gure helburu nagusia, bataila lerro gisa europar merkatuan hazi eta merkatu horri ekitea da, gero Amerikara salto eginez. Egia esateko oraintxe lanez gainezka gaude eta epe laburrera begirako gure helburua langile kopurua 4tik 10era handitzea da, proiektuak garatzen jarraitu ahal izateko.

Lotutako albisteak

14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Alex Rayón (Brain & Code): “Teknologia mugikorrekiko eta Adimen Artifizialarekiko elkarbizitza naturalizatu behar dugu”
Irakurri gehiago
8 urria, 2024 Eraldaketa digitala
Intralogistik: “Industria-sektoreko enpresei laguntzen diegu haien kudeaketa logistikoa eraginkorragoa eta merkeagoa izan dadin”
Irakurri gehiago
5 iraila, 2024 Eraldaketa digitala
NORAi: “Business Intelligence teknologia abantaila lehiakorra da enpresentzat”
Irakurri gehiago
23 abuztua, 2024 Berrikuntza
Manex 4.0-HRE Automationek “Espezializazio estrategikoa” saria jaso du 2024 Toribio Echevarria sarietan
Irakurri gehiago
10 ekaina, 2024 Eraldaketa digitala
Worköholics: “Agenatzia gisa bereizten gaituena esperientzia digitalak sortzea da”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak