FDN banku publikoak Bogotan Eusko Jaurlaritzak duen ordezkaritzan dozena bat inbertsio plan publiko aurkeztu ditu
Kolonbiako Garapen Bankuak GNF (Garapen Nazionaleko Finantzaria) zortzi euskal enpresei, 9.000 milioi euro inguruko inbertsioa duten azpiegitura proiektuak aurkeztu dizkie. Iragan uztailaren 15ean, lan gosari bate gin zen Eusko Jaurlaritzak Bogotan duen ordezkaritzan, eta bertan, Garapen Nazionaleko Finantzariko Proiektuen Egituraketako presidenteorde Carlos Sandovalek eta entitate bereko Nazioarteko Harremanetarako zuzendari Maria Fernanda Madridek; Eusko Jaurlaritzak Kolonbian duen ordezkari Rafael Kutzek; ordezkaritzako enpresa- arduradun María Ángeles Guerrak eta euskal ordezkaritzako kanpo-merkataritzarako aholkulari Ander Alberdik parte hartu zuten.
Ekitaldira hurbildutako euskal enpresak, Tecnalia, Saitec, Sener, Idom, Lavola, Ormazabal, Jez eta Ennera izan ziren.
Bankuko ordezkariek, gaur egungo eta aurreikusitako inbertsio publikoko dozena bat proiektu desberdin aurkeztu zituzten, guztiak banku publiko honek finantzatutakoak. Aukerak garrantzitsuak dira euskal enpresentzat, batik bat aurreikusitako inbertsio handiagatik.
Proiektuen artean azpimarragarriak dira, Bogotako lehen metroaren linea, 4.000 milioi euro baino gehiagoko inbertsioarekin, Bogotako ospitale-azpiegituren programa, hau ere 4.000 milioi inguruko aurrekontua duena, edo La Dorada eta Santa Mariaren arteko tren-korridorerako aurreikusitako 800 milioiak.
Bestalde, kolonbiar bankuak, Euskadin potentzial handia duen energia sektoreko proiektuetan ere inbertituko du. Urrian, Eusko Jaurlaritzak Kolonbian duen Ordezkaritzan egingo den hurrengo lan-gosari batean, energia berriztagarri ez konbentzionalen enkante berri bat sustatuko du.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?