Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 iraila, 2019 Eraldaketa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

Matematikek boterea dute futbolean, telefonian eta ibilgailu elektrikoetan erronkak ebazteko

Urriaren 21etik 25era ESGI topaketa hartuko du Bilbok

 

Urriaren 21etik 25era ESGI topaketa hartuko du Bilbok

ESGI (European Study Groups with Industry) ekitaldiak arazoak ebazteko foroak dira; horien bidez, matematika akademikoaren arloko ezagutza errealitate industrialera eraman nahi da. Foro horietako bakoitzean, enpresek erronkak aurkezten dituzte eta, astebetean, ikertzaile-taldeek erronka horiek ebazteko erantzun berriak bilatzen dituzte matematiken bidez.

 

Topaketa horiek ibilbide luzea izan dute: 1968an egin ziren lehen aldiz Oxforden eta urtero ekitaldi ugari egiten dira Europako hainbat hiritan. Hurrengo edizioa 150.a izango da eta Bilbon egingo da, urriaren 21etik 25era, Bcam (Basque Center for Applied Mathematics) eta Beaz erakundeek antolatuta.

 

Edizio honetan, bost euskal enpresa industrialek euren negozio-eremuei lotutako erronkak aurkeztuko dituzte, matematika-ereduen eta konputazio-tekniken ikuspuntutik irtenbide berriak bilatzeko asmoz. Topaketa honen helburua da mundu akademikoaren eta industrialaren artean zubiak eraikitzea, ikerketa matematikoaren eta enpresen arteko lankidetzak izan dezakeen potentziala erakutsiz.

 

Hauek dira parte hartuko duten erakundeak: Athletic Club, CAF, Euskaltel, Iberdrola eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa. Athletic Clubek honako erronka hau botako du: jokalari bakoitzaren mugimenduari buruzko datuetatik abiatuta taldearen jarduna aztertzea eta aurreikustea ahalbidetzen duten formulak bilatzea. Euskaltelek, bestalde, bezeroen abandonua hobeto aurreikusteko eredu bat lortu nahi du. Iberdrolaren erronkak, aldiz, ibilgailu elektrikoentzako kargaguneen sare bat egitea du xede, hartara, gune kopurua eta horien kokapena optimizatzeko.

 

CAF tren-enpresak, bere aldetik, ezagutza fisiko teorikoa eta makinek sortzen dituzten datuak konbinatu nahi ditu, sistema industrialen jarduerari buruzko aurreikuspenak hobetzeko. Azkenik, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eraikinak eta espazio itxiak aireztatzeko sistemen diseinua hobetu nahi du, energia-eraginkortasuna hobetzeko.

 

Foroan parte hartzeko deialdia irailaren 21era arte egongo da zabalik, eta profil zientifikoa, akademikoa edo ikerkuntzakoa duten pertsonei zuzenduta dago. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak babesten dute topaketa hau.

Bilbon bigarren aldiz egongo da ESGI bilera bat

Lotutako albisteak

18 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Gureak enpresak digitalizazioaren arloan aurkitu ditu desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu berriak
Irakurri gehiago
NOMADA Alfombras 12 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Mila urtetik gorako artea eta teknologia berriak: Nomadaren bilakaera
Irakurri gehiago
11 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Spyro Software, prozesu industrialen digitalizazioan espezializatutako ETE donostiarra
Irakurri gehiago
11 abendua, 2024 Ekintzailetza
Aglaya Virtualek mundu birtualak demokratizatzen ditu mota guztietako konpainia eta enpresentzat
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Lehendakariak eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiak EIC Energy Intelligence Center Fundazioa aurkeztu dute
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak