Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 iraila, 2019 Ekintzailetza Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) BIND Industria adimenduna Smart Industry Programa UP Euskadi

Zibersegurtasuna, 4.0 Industria, startup-ak eta enpresa eta BRTA-etako standak, Basque Industry 4.0 kongresuko protagonistak, azaroaren 20an eta 21ean, BEC-en

Euskadin 4.0 Industriaren eta Zibersegurtasun industrialaren erreferentziazko ekitaldiak bat egingo dute aurten, SPRI taldeak azaroaren 20an eta 21ean BEC-en 2 pabilioian egingo den “Basque Industry 4.0-The Meeting Point” kongresuan.

Basque Industry 4.0-k eta Basque Cibersecurity Day-k bate gin eta beren helburuak berritu dituzte, erakustokiaren espazioari protagonismo handiagoa eskainiz, izan ere, enpresek, zentro teknologikoek eta BIND 4.0-ko startup-ek geroz eta eskari handiago egiten baitute

Seigarren edizio hau, arloko eragile nagusien aldetik -instituzio publikoak, enpresak, klusterrak, zentro teknologikoak eta unibertsitateak-, 4.0 industriaren inguruko hausnarketarako urteroko data moduan kontsolidatu da

Zibersegurtasuna, industrian teknologia digitalak aplikatzen ari direnean aintzat hartu behar diren arrazoietako bat da. 4.0 Industriaren inguruko ezagutza partekatu nahi duen jardunaldiak, sareetako segurtasunaren parametroari so egin behar dio bere programaren barruan

Erakustokia 180 standetara areagotuko da eta bertan izango dira Basque Research & Technology Alliance-n (BRTA) zentro teknologikoak, 4.0 euskal Industriaren punta-puntako enpresak eta aurtengo eta aurreko BIND 4.0 edizioetako dagoeneko aipatutako startup-ak.

Euskadin 4.0 Industriaren eta Zibersegurtasun industrialaren erreferentziazko ekitaldiak bat egingo dute aurten, SPRI taldeak azaroaren 20an eta 21ean BEC-en 2 pabilioian egingo den “Basque Industry 4.0-The Meeting Point” kongresuan. Gauzak honela, orain arte elkargune izan diren Basque Industry 4.0-k eta Basque Cibersecurity Day-k bat egin eta beren helburuak berritu dituzte, enpresa, zentro teknologiko eta BIND 4.0-ko startup-en geroz eta handiagoa den eskaerari erantzuna emate aldera, erakustoki espazioari garrantzi handiago emanez. Gainera, Euskadi, etorkizun hurbilera begira, bi gako hauen alorrean, zibersegurtasun eta 4.0 Industrian, alegia, europar erreferente izan dadin lan egingo du.

Gainera, azken urteetako ibilbidearekin jarraituz, startup teknologikoen BIND 4.0 azeleratzaileak bat egingo du kongresu honekin, erakustokiko standetan bere espazio okupatzeko edo eta programaren 2019ko edizioan parte hartzen duten startup eta industria teknologikoen arteko topaketentzako eskenatoki moduan erabiltzeko.

Zehatz mehatz, erakustokia 180 standetara areagotuko da eta bertan izango dira Basque Research & Technology Alliance-n (BRTA) zentro teknologikoak, 4.0 euskal Industriaren punta-puntako enpresak eta aurtengo eta aurreko BIND 4.0 edizioetako aipatutako startup-ak. Erakustokiko parte-hartzaileek euren espazio propioa izango dute bertaratutakoei euren eskaintza teknologikoa eta zerbitzu eskaintza aurkeztu eta enpresa-lankidetzarako kontaktuak ezartzeko.

“Basque Industry 4.0-The Meeting Point” bere seigarren ediziora heldu da, arloko eragile gakoen aldetik – instituzio publikoak, enpresak, klusterrak, zentro teknologikoak eta unibertsitateak-  4.0 Industriaren inguruan hausnarketa egiteko urteroko data bihurtuta. Maila internazionalean ospe handiko ekitaldia da eta edizio honetan, bere eragina biderkatu egingo du mugaz haratago, zibersegurtasun industrialaren inguruko kongresua bere gain hartzean. Kongresuaren lehen edizioa iragan urtean egin zen, Zibersegurtasunaren Euskadiko Zentroaren (BCSC) sorrerari esker eta  Basque Cybersecurity Day-n nazioarteko parte-hartzaile eta txostengile kopuruaren aldetik arrakasta handia suposatu zuen.

Bi ekitaldiek bat egitearen arrazoiak, hauek dira; lehenengo, zibersegurtasuna, industrian teknologia digitalean aplikatzen direnean aintzat hartu beharreko funtsezko arrazoietako bat da. 4.0 Industriaren inguruko ezagutza partekatu nahi duen jardunaldi batek, bere programaren barruan sareetako segurtasunaren parametroa izan behar du. Horrez gain, Euskadi, denbora gutxian, Zibersegurtasunaren Euskadiko Zentroak (BCSC), euskal enpresa zibersegurtasunaren elkargune eta Europako erreferente gisa burutzen ari duen lanari esker, zibersegurtasunaren alorrean nazioarteko erreferente bihurtu da. Europar buruzagiak, Euskadin eta ere Zibersegurtasun eta 4.0 Industriako estrategietan arreta jarri dituztenak dira, beti ere presente egon behar herri gisa.

4.0 Industria

2014 urteaz geroztik egiten ari den bezala, Euskadin 4.0 Industriako zati diren guztiek, ekitaldi honetan eztabaidatzen dute, erreminta digitalak aplikatzeko moduaz, prozesu industrialak optimizatzeko elektronika, informazioa eta komunikazioaren teknologien inguruan eta beti, formatu desberdinak erabilita. Diseinu, garapen, ekoizpen, logistika eta fabrikazioaren kudeaketa integratuaren euskarrirako erreminta adimendunak dira.

Basque Industry 4.0-n teknologia eta ikerkuntzaren etorkizunerako begirada bat eskaintzen da, izen bereko teknologien bitartez. Hauek dira:

  • Fabrikazio aditiboa
  • Robotika kolaboratiboa
  • Sistema ziberfisikoak
  • Errealitate areagotua
  • Cloud computing-a
  • Bigdata
  • Errealitate birtuala
  • Zibersegurtasuna

Formatu desberdinak uztartzen dituen ekitaldia da, hala nola, lehen mailako mintzaldiak, kasuen aurkezpenak, tailerrak, elkarrizketak, mahai inguruak, erakusketak eta frogantza gunea.

Kongresua, osoko sesio, sesio paraleloek, 4.0 teknologiak eskaintzen dituzten enpresei zuzendutako erakustoki zabal bat, 4.0 industriarentzako, zibersegurtasunerako soluzioen “gamifikazioaren” inguruko tailer eta esperimentazio txoko bat  eta networking- txoko bat osatzen dute.

Gainera, Basque Industry 4.0 topagunea, ezagutza partekatzeko formula onenetan pentsatzen jarraitzen du, horregatik,  programako eskenatoki desberdinek, mintzaldia, iritzi trukaketa, entzute aktiboa, enpresa-lankidetza eta networking-a ahalbidetuko dute.

Zibersegurtasuna

Seigarren edizio honetan, Basque Industry 4.0 The Meeting Point haratago doa eta erronka berriei aurre egiten die, azken urteetako errealitate industrialak aurrez aurre jartzen diguten eta gure jardueren segurtasunarekin erlazionatuta dauden horiei. Jarduera industrialak, 4.0 industriak, aurreratutako industriak eta industria teknologiko eta digitalizatuak modu seguruan eta babestuan erabili behar dira eta horregatik, ekitaldia hazi egin da, zibersegurtasun arloko ezagutza eta esperientziak eskaintzeko asmoz.

Aurten ekitaldira batzen den beste bat Basque Cybersecurity Day-a da, eskaeran hasi eta ekoizpenera, ematera, euskarrira, mantentzera eta amaierako birziklatzera bitarterako antolakuntza eta kontrol maila berriaren barruko 4.0 Industriako teknologia saihetsezin eta beharrezko teknologia gisa.

Berez, ekitaldi honen funtsezko ospakizunen testuinguruan, zehazki azaroaren 20an, FIRST-eko, hots, zibersegurtasun jazoerei erantzuna emateko taldeen mundo mailako foroko kideen eztabaidarako tailerra hartuko du. FIRST Bilbao Technical Colloquia deituriko tailer hau, Basque Industry 4.0-The Meeting Point-en egingo da, Zibersegurtasunaren Euskal Zentroa bertako kide delako, eta bertan, jazoeren erantzun eta segurtasun taldeen operazioari eragiten dioten kalteberatasun, gorabehera, erreminta eta bestelako arazo guztiei buruzko informazioa partekatzen da.

Basque Cybersecurity Center-ek (BCSC) Technical Colloquia honetarako aukeratutako modalitatea 10 sesio irekitako formatua da, segurtasunean aditutakoengatik zuzendutakoak, zeinek, bertaratutakoen talde txikiekin, arlo teknikoak landuko dituzten . FIRST-eko Kideek eta profil teknikoa duten pertsonek zuzendutako tailer hauetako parte-hartzea, 100 pertsonetara mugatuko da. Gainera, jazoeren eta sektore gakoetako kudeaketaren inguruko industria zibersegurtasunari buruzko bestelako tailer praktikoak egingo dira.

Era berean, Flandeseko zibersegurtasunaren klusterrak Bilbon 2019ko Cybersecurity for Robotics Conference ospatzea sustatu du, Basque Cybersecurity Day-arekin bat egin dezan, eta bertan parte hartuko duten batzuek gainera, SPRI Taldeak antolatzen duen ekitaldian ere txostengile izango dira.

BIND 4.0                                      

Azken edizioetan egin den bezala, Basque Industry 4.0-n BIND 4.0 programako 2018-2019 edizioko lau kasuei dagozkien emaitzak aurkeztuko dira. Aurkezpenek, 4.0 Industriarentzako antolatutako teknologien aplikazioaren proiektuen bitartez, trakzio- enpresen eta startup-en arteko zenbait lankidetza errealitate erakustea dute helburu, baita BIND 4.0 programa eta eredua zabaltzea eta azpimarratzea ere.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 8 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak