Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 iraila, 2019 Eraldaketa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

Euskal enpresek 4.0 industria proiektuen aholkularitzarako laguntzak eska ditzakete irailaren 30ra arte

Activa programa Gobernu zentralak sustatzen du Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eta irailaren 30ra arte egongo da zabalik.

 

Activa programa Gobernu zentralak sustatzen du Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eta irailaren 30ra arte egongo da zabalik.

 

Euskal enpresek 4.0 industria proiektuen aholkularitzarako laguntza jaso dezakete Activa programaren bidez. Aholkularitza espezializatu eta pertsonalizatu bat da eta Gobernu zentralak sustatzen du Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako gainerako autonomia erkidegoen laguntzarekin. Laguntzak eskatzeko epea irailaren 16ra arte dago zabalik.

 

Zerbitzu honen bidez, industriei euren egungo egoerari buruzko diagnostiko bat egiteko aukera ematen zaie; halaber, eraldaketa-plan bat ere egiten da, eraldaketa-prozesuan lehentasuna duten jarduketak identifikatzeko eta, ondoren, horiek ezartzeko bide-orria definitzeko. Zerbitzuak 10.400 euroko kostua dauka, baina enpresak gehienez ere heren bat ordainduko du, hau da, 3.465 euro.

 

Aholkularitza profesionala 4.0 industria proiektuen ezarpenean esperientzia duten erakunde ziurtatuek eskainiko dute.

 

Gobernu zentralak sustatutako eta SPRI Taldeak, enpresa-garapenerako euskal agentziak, lagundutako programen baitan euskal industriak 615 milioi euro ditu eskura proiektuentzako maileguetan. Lehiakortasun industrialari dagokion mailegua da nagusiena: urtean 400 milioi euroko zuzkidura izaten du eta dagoeneko hogei urte daramatza martxan.

 

Finantzaketa-laguntza huts horiez gain, aholkularitza-zerbitzuak ere eskaintzen dira Activa eta Finanza Industria programen bidez. Azken horren xedea enpresek finantzaketa publikoa jasotzeko dituzten aukerak handitzea da.

Lotutako albisteak

14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta
Irakurri gehiago
9 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Kaytek-ek bere teknologia esportatu nahi du digitalizazio industrialerako
Irakurri gehiago
7 urtarrila, 2025 Eraldaketa digitala
Elkarmedia “etengabeko I+Gn” dago bezeroei irtenbide digital pertsonalizatuak emateko
Irakurri gehiago
31 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
1.629 euskal ETE egon dira 2024an Eusko Jaurlaritzaren Eraldaketa Digitalerako programetan
Irakurri gehiago
18 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Gureak enpresak digitalizazioaren arloan aurkitu ditu desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu berriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak