IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak fabrikazio industrialeko prozesuetan sortutako bibrazioak kentzeko ikerlan baten emaitzak aurkeztu ditu Kalifornian antolatutako IDETC-CIE nazioarteko topaketan
Makinen egonkortasun mekanikoa hobetu eta ekoizpen prozesuen eraginkortasuna areagotzeko asmoz, Fabrikazio Aurreratuan espezializatuta dagoen IK4-IDEKO zentroak etengabeko ebaketa prozesuetan sortutako chatter edo berezko bibrazioak kentzea xede duen ikerlana egin du.
Ikerlanaren emaitzak, abuztuaren 18tik 21ra bitartean Anaheimen (Kalifornia) antolatutako International Design Engineering Technical Conferences & Computers and Information in Engineering Conference (IDETC-CIE) deritzon nazioarteko topaketan aurkeztu ditu.
IK4-IDEKO Basque Research and Technology Alliance (BRTA) partzuergo zientifiko-teknologikoko kidea da beste hamabost ikerketa-erakunderekin batera.
IK4-IDEKOko bideo korporatiboa
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?