Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 iraila, 2019 Ekintzailetza Eraldaketa digitala EIKTak Start up UP Euskadi

Bizkaia Open Futurek startupei zuzendutako bizkortze komertzialeko programa abiarazi du

Deialdia urriaren 10era arte irekita dago

Deialdia urriaren 10era arte irekita dago

Bizkaia Open Future Bizkortze Komertzialeko programak merkataritza-ekintza berrietara irekitzeko aukera eskainiko die startup eta ETE teknologikoei Telefonicako bezero-zorroaren bitartez. Ekimen honen bitartez, laguntza eman nahi zaie eraldaketa digitalaren arloan soluzio berritzaileak dituzten Bizkaiko enpresa txiki sortu berriei.

 

Deialdia big data, Gauzen Interneta, segurtasuna, erabiltzailearen esperientzia, multikanalitatea edota eraldaketa digitaleko kontsultoretza estrategikoarekin lotutako produktuak edo zerbitzuak garatu dituzten startupei eta enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago. Programa soluzio teknologikoak merkaturatuak edo bezeroekin baliozkotuak dituzten enpresentzat sortua da, bereziki, soluzio horiek merkaturatzen laguntzeko. Gaitasun komertziala duen talde bat izatea eta soluzioen eraginkortasuna frogatzen duten arrakasta-kasuak biltzea dira ekimenean parte hartzeko bete beharreko baldintzetako batzuk.

 

Bizkaia Open Futurek gehienez zazpi enpresa aukeratuko ditu, eta hauek merkataritza-ekintzak gauzatzeko aukera izango dute Telefonicaren laguntzaz, balizko bezero berriekin harremanetan jarruz. Programa honen helburua startupak eta ETEak bizkortu eta merkatuan finkatzea da, soluzio berria zabaltzeko edo bezero-zorroa handitzeko aukera eskainiz.

 

Hautagaiak Bizkaia Open Futureren atarian aurkez daitezke urriaren 10era arte, eta hautaketan ondo kontuan hartuko dira negozio-eredua, eskalagarritasuna, erabilitako teknologiak, bezeroen artean izandako arrakasta-kasuak eta talde sustatzailearen gaitasuna.

 

Bizkaia Open Future Telefonicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako ekimena da, Bizkaiko enpresen ekintzailetza teknologikoa eta eraldaketa digitala babestea xede duena. Bizkortze Komertzialeko programaz gain, Bizkaia Open Futurek Berrikuntza Irekia deritzon ekimena ere abian du, eraldaketa digitalari lotutako erronkak enpresa trakziogileen eta esparru teknologiko startup edo ETEen lankidetzaren bitartez gainditzeko asmoz.

Lotutako albisteak

BBK NETWORK URBEGI SOCIAL IMPACT 21 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
BBK network ekintzailetza sozialeko komunitateak 3.000 kide baino gehiago lortu ditu
Irakurri gehiago
ONURAK ECOSOLUTIONS 21 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Onurak ecosolutions, industria-jasangarritasuna hobetzeko irtenbide berritzaileak
Irakurri gehiago
21 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Auzikerrek gailu seguruak sortu ditu txakur detektatzaileak TATP lehergailuak aurkitzen trebatzeko eta haien potentziala optimizatzeko
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 16 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
15 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Smartur, altzari konbentzionalen edozein pieza adimendun bihurtzen duen enpresa bilbotarra
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak