Gaitasunak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2019ko biltzarraren gai nagusia
Ekitaldian, Euskadiko Lehiakortasunari buruzko beste txosten bat aurkeztuko da
Gaitasunez harantzago da Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2019ko biltzarraren izenburua. Topaketa Bilbon antolatuko da urriaren 16an, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren eskutik. Jardunaldian, Euskadiko Lehiakortasunari buruz institutuak egindako azken txostenaren gakoak aurkeztuko dira. Gainera, prestakuntzarekin eta enpleguarekin zerikusia duten etorkizuneko erronkak partekatuko dituzte nazioarteko ikertzaile eta adituek.
Iñigo Urkullu lehendakaria arduratuko da biltzarra inauguratzeaz, eta topaketaren lehenengo zatian lehiakortasunari buruzko 2019. urteko txostena aurkeztuko da. Orkestrak urtero egiten du azterlana; bertan, Euskadiko lehiakortasun- eta ongizate-adierazle nagusiak jasotzen ditu, eta erreferentziazko eskualdeetakoekin alderatzen dituzte. Txostenaren helburua indarguneak eta ahuleziak identifikatzea da; horrela, EAEk nazioartean duen lehiakortasuna sustatuko da, makro joera sozioekonomikoek eta politikoek hurbileko etorkizunean izan ditzaketen eraginak kontuan izanda.
Jardunaldiaren bigarren zatia prestakuntza- eta lan-esparruan aurre egiteko dauden erronka eta gaitasunei zuzenduta dago. Orkestra institutuaren azken ikerketetan nabarmendu den bezala, gaitasunen inguruko prestakuntza-sistema gizartearen lehiakortasunerako eta ongizaterako gakoa bada ere, bakarrik landuta ez da nahikoa izaten. Horrez gain, enpresaren esparruan jardun behar dugu, eta gaitasun horiek hedatzeko aukera emango duten lanpostuak sortzea sustatu beharko da.
Erronka horiei buruz hitz egiteko, urriaren 16ko jardunaldian Employment trends and prospects hitzaldia eskainiko du Francis Green-ek, University College London unibertsitateko Hezkuntza Institutuko Lan eta Hezkuntzaren Ekonomiako irakasleak. Ondoren, solasaldi bat antolatuko da, eta honako hauek izango dira bertan: Karen Maguire, LEED Programme – OCDE delakoko Local Employment, Skills and Social Innovation Division-eko arduraduna; María Silvestre, Deustobarómetro Social-eko zuzendaria; Benjamin Rosende, RDT Ingenieros enpresako presidentea, eta Miguel Ángel Castillo, Aernnova-ko Garapen Teknologikoko zuzendaria. Orkestrako ikerketa-zuzendaria den James Wilson mahai-inguruan egongo da moderatzaile-lanak egiten.
Jardunaldia Deustuko Unibertsitateak Bilbon duen CRAI Liburutegian antolatuko da, eta doan joateko aukera egongo da izena eman eta gero. Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutua Deustuko Unibertsitateak lurraldearen lehiakortasuna eta garapena aztertzeko bultzatu duen ekimen bat da, eta Spri Taldearen lankidetzarekin egingo du.
Lotutako albisteak
Ecenarro, hotzeko estanpazio adimenduna garatzen duen kooperatiba
Bergarako enpresak 50 milioi pieza fabrikatzen ditu urtean, eta SPRI Taldearen laguntza jaso du BDIH Konexio programarako.
Lointek, Marcelo Gangoiti Sariaren XXVIII. edizioko irabazlea
Erabakia honako arrazoietan oinarritzen da: Ikuspegi estrategikoa eta lidergo globala, nazioarteko presentzia, I+G+b arloko inbertsio eta erdintasunarekiko eta tokiko talentuarekiko konpromisoa
Konfiantza eta lankidetza, euskal industrian onura eta hazkunde jasangarria sortzeko gakoak
Ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren garapena errazten duten soluzio eta adibide inspiratzaileak
Mikel Jauregi sailburua FVEM – Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren ordezkaritza batekin bildu da
SPRI Taldearen egoitzan
Jasangarritasun korporatiboaren bidez Enpresentzat balioa sortzen
ETEetan eta enpresa-proiektuetan estrategia onak eta errentagarriak garatzeko prestakuntza praktikoa