Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 17 iraila, 2019 Ekintzailetza I+G UP Euskadi

Euskadik hiri-mugikortasunaren esparruko iraultza berriarekin bat egin du

Tecnaliaren bidez, Estatuko lehenengo aerotaxi autonomoa garatu du, 15 kilometroko distantziak egiteko eta lau bidaiari garraiatzeko gai dena

Tecnaliaren bidez, Estatuko lehenengo aerotaxi autonomoa garatu du, 15 kilometroko distantziak egiteko eta lau bidaiari garraiatzeko gai dena

Porsche Consultingen azterketa baten arabera, hiri handietan hiri-mugikortasun iraunkorra irauliko duen air taxi negozioa, 2035ean, 32.000 milioi euroraino iritsiko da. Aukera paregabe honek zenbait hiriren interesa piztu du: Los Ángeles, Dallas, Dubai, Singapur, Tokio eta abar. Aipaturiko hiriak, egun hauetan, datorren urtean hegan hasiko diren prototipoen lehenengo tanda bat garatzen ari dira.

 

Lasterketa teknologiko honetan Euskadik zer esana dauka. Izan ere, Tecnaliaren bidez, Europan erreferente bilakatu den Ikerketa eta Garapen Teknologikorako Zentroak (30 nazionalitatetako 1.400 aditu dituena) taxi hegalariaren Estatuko lehenengo prototipoa kaleratu du; 15 minutu ingurutan pertsonak eta merkantziak (150 kilora arte) hiriko 15 kilometroko distantzian garraiatzeko gai den aerotaxia. Besteak beste Joseba Lasak, Tecnalia Electric Aircratfeko zuzendariak, zuzendu duen makina paregabea; kabina aerodinamiko batez eta gehienez lau bidaiari garraiatzeko propultsioaren miraria ahalbidetzen duten lau dronez osatua.

 

Proiektu honek mugikortasunaren esparruan ezarriak dauden zenbait eskema apurtzen ditu

Bai, baliteke. Etorkizuneko eta orainaldiko proiektu bat da, egi izatetik geroz eta gertuago dagoena; hain zuzen ere, zenbait hiriburuk, segituan, lehenengo hegaldi-saiakerak egingo baitituzte. Hala ere, hau errealitate fidagarri bat izan arte denbora igaro beharko da, batez ere, burokrazia eta arauak direla eta.

 

Zer testuingurutan sortzen da euskal aerotaxia?

2011n, elektrifikazio aeronautiko tradizionalaren esparruan (lurreratze-trena,sarrera-ateak eta abar) lan egiten hasi ginen; baina orain dela lau urte jadanik bazeuden propultsioaren elektrifikazioaren inguruan hitz egiten hasi ziren enpresak eta ikerketa-zentroak, eta hor ohartu ginen Urban Air Mobility ideiarekin (Aireko Hiri-mugikortasuna) loturiko merkatu berri bat abian jartzen ari zela. Hortaz, merkatu berri horren inguruan teknologiak garatzeko lagungarria izan den aireontzi kontzeptu berri bat fabrikatzearen aldeko apustua egin dugu.

 

Aurrekaririk al dago?

Gaur egun, mundu mailan, sei prototipo daude eta Euskadin aurkeztu duguna Estatuko lehenengoa da, hirietan, modu autonomoan, ibilbide motzak egiteko prestatua.

 

Aurkezpenean iragarri zenuten bezala, proiektuak bost urteko epean errealitate bihurtzeko asmoa dauka. Nola lortuko duzue hori?

Proiektu horren lehenengo aplikazioak enpresetan agertuko dira, aireko robotikako inguru batean. Ostean, merkantzien eta gero pertsonen garraioarena iritsiko da. Eta horretan guztian eragina izango du administrazioak arauekin malguak izatea, sektorearen bilakaera azkarragoa izan dadin.

 

Eta hortik aurrera?

Suposatzen dut domino efektu bezalako bat gertatuko dela. Munduan errealitate hau ikusten hasten diren hiriburuak badaude, poliki-poliki gainerakoak ere gauzak berdintzen joango dira. Hain zehatza den nitxo horretan, gainera, garrantzitsuena zehaztasuna da, izan ere, aerotaxiek ez dute azpiegiturarik beharko. Ideia parking-plazetan aireratu eta lurreratzea da, hori da helburua.

 

Prototipo horren alderdi teknikoan pixka bat gehiago sakontzearren, zein abiaduratan zirkulatu ahalko du eta, hegan egin behar badu, zein altueratan?

Abiadura, ibilbideetan, 90 km/h-koa izango litzateke, arkitekturak, hala ere, 190 km/h-rainoko abiadurak ahalbidetu ahalko lituzke, eta hegaldiaren altuera 100 eta 300 metro bitartean egongo litzateke. Hori guztia egungo legediaren eta helburuaren bilakaeraren menpekoa izango da. Adibidez, Uber bezalako enpresak dagoeneko lantzen ari diren merkatu-nitxo bat dago, eta horren helburua hiri handietako erdiguneak aireportuekin lotzea da, 40 eta 50 km bitarteko inguruan egon ohi direnak. Bada, distantzia horietan aerotaxien abiadura garrantzitsua izango litzateke eta hor 220 eta 230 km/h-ko abiaduraz hitz egingo genuke.

 

Eta nola egiten du hegan?

I+G askorekin (barreak)… Kontrol aurreratuko sistema bati esker, kabina inguratzen duten lau droneak modu independentean mugitzen dira, baina beren artean koordinatuta; horrek, kabinaren egonkortasuna, eraginkortasuna, zehaztasuna eta kontrola errazten du eta, ondorioz, barruko erosotasuna.

 

Zein fasetan dago proiektua?

Industria-bazkide desberdinekin negoziatzen ari gara garatu eta industrializatu ahal izateko, lehenago esan den bezala, bost urteko epean ideia egi bihurtzeko. Jarduteko modu hori Tecnaliaren dna da, enpresetatik gertu egotea. Zentzu horretan, pasa den urtean enpresekin daukagun lankidetza indartu genuen %12an; eta orain dela zortzi urte jaio ginenetik 7.000 sinaduratik gora (% 75 ETEak) lortu ditugu.

Lotutako albisteak

GLO910 13 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Elkarrizketa ‘glo910’-eko Ixone Elosegui eta Miren García-Chazarrari
Irakurri gehiago
José Luis López de Ciordia. Urberri 16 urria, 2024 Ekintzailetza
Zure negozioaren webguneak Interneten arrakasta izateko behar duen guztia eskaintzen dizu UrBerrik
Irakurri gehiago
Jorge García Betanzos, CEO de RUNNEA 11 iraila, 2024 Ekintzailetza
Runneak bere 10. urteurrena ospatuko du eta Awin Power 100ean aitortua izan da
Irakurri gehiago
25 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Vrainhax: “Min iraunkorra duten pazienteak tratatzen ditugu, haien bizi-kalitatea errealitate birtualaren bidez hobetzeko”
Irakurri gehiago
17 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak