Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 iraila, 2019 Nazioartekotzea Argentina BasqueTrade & Investment Brasil Kolonbia Latinoamerika Mexiko Txile Uruguai

SPRI Taldeak Mexikoko ordezkaritza bati eman dio ezagutzera 4.0 industriako estrategia

Mexikoko Guanajuato Estatuaren ordezkariak SPRIko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerarekin elkartu dira

Mexikoko Guanajuato Estatuaren ordezkariak SPRIko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerarekin elkartu dira.

SPRI enpresen garapenerako euskal agentziak Mexikoko Guanajuato Estatuaren ordezkaritza bati eman dizkio ezagutzera asteazken honetan, enpresak eta industria garatzen eta 4.0 industria bultzatzen laguntzeko erabiltzen dituen estrategiak. Bilboko egoitzan antolatutako topaketan, Mexikon nazioartekotu eta inbertitu nahi duten enpresei laguntzeko tresnak aztertu dira, nagusiki.

 

SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerak azaldu dizkio Mexikoko ordezkaritzari euskal agentziak eskun artean darabiltzan proiektuak, eta Euskadiko industriaren egoera zein hazkunde ekonomikoari buruzko aurreikuspenak izan dituzte hizpide. Cobaneraren batera izan dira Iñaki Ezkurra, Nazioartekotzeko Euskal Agentziako Enpresen Nazioartekotzeko zuzendaria, eta Marian Ibarrondo, SPRIko Invest in The Basque Country arloaren arduraduna.

 

Mexikoko Guanajuato Estatuaren ordezkariak ACICAE Euskadiko Automobilgintza Klusterrarekin ere batzartu da, honen lan-metodologia nahiz sektoreko enpresek amerikar kontinenterako abian dituzten hazkunde-planak ezagutzeko asmoz. Ondoren, Mondragon Korporazioak Arrasaten duen egoitza bisitatu dute, eta bertan, kooperatiba taldeko enpresen hazkundeari buruz eta Mexikon inbertsio berriak egiteko planei buruz hitz egitea aurreikusia zuten.

 

Bisita hau maiatzean egindakoaren jarraipena da, izan ere, orduko hartan, Mexikoko estatu bereko ordezkaritza bat Bilbora etorri zen SPRI Taldeak enpresen sustapenerako erabiltzen dituen estrategiak ezagutzeko.

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Nazioartekotzea
Irundingo botilaratzeko makinak, munduko edozein txokotan
Irakurri gehiago
Basque WomenIN 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B·WOMENIN Globalen bosgarren saioak emakumeen ekintzailetza nabarmentzen du hedapen globalaren eragile gisa
Irakurri gehiago
Red Exterior Vasca 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Estatu Batuak, Alemaniak eta Frantziak BasqueTrade International Meetingsen jarri dute arreta euskal enpresetan
Irakurri gehiago
20 Azaroa, 2024 Nazioartekotzea
Arpisak bere nazioarteko merkatua sendotu du Hazinnovaren eskutik
Irakurri gehiago
Webinar Automoción 18 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Automobilaren sektoreko euskal enpresek Europako industria honen erronkak eta aukerak jorratu dituzte
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak