Proiektuak Europako Espazio Agentziaren babesa du eta lehenengo satelitearen jaurtiketa 2023rako programatuta dago
Sener konpainiak propultsio elektrikoaz baliatuko den Electra izeneko Europako lehen satelite komertzialaren lurreko euskarrirako ekipamendu mekanikoak (MGSE, ingelesezko siglen arabera) diseinatu eta ekoizteko kontratuaren esleipena lortu du. Proiektuak Europako Espazio Agentziaren (ESA) babesa du eta lehenengo satelitearen jaurtiketa 2023rako programatuta dago.
Euskal konpainiaren kontratuari atxikita daude, beste hainbat aplikazioren artean, “sateliteak hainbat noranzkotan doitasunez mugitzeko eta teknikarien sarbidea zein proba-ganberetarako edo jaurtiketa-suzirirako garraioa errazteko” erabili beharreko MGSE ekipamenduaren diseinua eta fabrikazioa, konpainiak ohar baten bidez zehaztu duenez.
Senerren bideo korporatiboa
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?