SAVIk prozesu teknikoak simulatzen ditu ikasketa seguruagoa eta eraginkorragoa lortzeko
Innovae euskal enpresa teknologikoak merkatura atera du SAVI deritzon soluzio berria, industria inguruneetako prestakuntzara zuzendutako tresna. Plataformak esperientzia birtualak errekreatzen ditu profesionalak prozesu tekniko konplexuetan, industriako makineriaren erabileran zein Lan Arriskuen Prebentzioan trebatzeko. Tresnak erabiltzailearen jarraipena egiteko aukera ematen du eta enpresa bakoitzaren beharretara egokitzen da.
SAVI (Ikasketa Birtuelako Soluzioa, gaztelaniazko siglen arabera) errealitate birtualaz baliatzen da industrua inguruneetan pertsonalizatutako ikasketa seguruagoa eta eraginkorragoa lortzeko. Plataformak prestakuntza-kapsulak eskaintzen ditu prozesu hauei buruz: soldadura lana, altuerako lan arriskuen prebentzioa, kamioiak gidatzeko lana edota biltegietako zubi-garabien erabilera. Innovaek landutako prestakuntza-kapsulen katalogoaz gain, enpresak nahierako ikasketa-prozesuak ere garatzen ditu bezeroen eskariz.
Plataformak erabiltzaile bakoitzaren ebaluazioa eta jarraipena egiteko funtzionalitateak ditu eta hainbat pertsonaren arteko aldi bereko interakzioa ahalbidetzen du eginkizun kolektiboak errekreatzeko. Ikasketak prestakuntza autonomoa du oinarri, esperientzia gidatuen bitartez, eta ebaluazio sistema gamifikatua erabiltzen du, lorpenak eta ziurtapenak tarteko, ikasketa prozesuan inplikazio eta atxikimendu handiagoa lortzeko.
Prestakuntzan errealitate birtuala erabiltzeak abantaila ugari ditu, bereziki industria inguruneetan, izan ere, lan arriskuak saihesten ditu prestakuntzak dirauen bitartean, eta horrekin batera, esperientzia murgiltzaileari esker, ezaguerez jabetzeko prozesua hobetu eta ikasketa-denborak murrizten ditu. Innovae enpresa gipuzkoarrak errealitate aregotuko zein birtualeko teknologietan oinarritutako 350 proiektu baino gehiago garatu ditu automobilgintzarako, energia sektorerako eta aeronautikarako. Errealitate birtualeko soluzioetan oinarritutako prestakuntzaren arloan, soluzio mugiltzaileak garatu ditu Iberdrola, Asepeyo, Arcelor Mittal, Continental edota Acciona enpresetarako, besteak beste.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?